SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

IDOKIk bere lerro ginekologikoa ireki du bi produktu berrirekin

Irailak 9, 2010

foto


IDOKI SCF Technologies euskal enpresak bi produktu berri atera ditu merkatura bere lerro ginekologikoa martxan jarriz. Higiene intimoko gel bat eta emakumezkoen hidratatzaile intimo bat dira, enpresaren gainerako produktuek bezala, eta osagai berritzaileak dituztela eta, % 100 naturalak direnak, osagai kimikorik gabe eta helburu nagusia eraginkorrak izatea dutenak.

Gainera, farmazia kanalean berrikuntza gisa aurkeztu dira, orain arte beste inork ez baitu antzerako formulazioarekin lerro horretan produkturik garatu. IDOKIk fluido superkritikoen teknologia bidez ateratako estraktuak erabiltzen ditu bere produktu guztiak egiteko, laborategian egiten duen lan guztiaren oinarri.

IDOKI produktuak, egoitza Bizkaiko Parke Teknologikoan dutenak, lehengai naturalen printzipio aktiboak identifikatzean oinarritzen dira. Hortik abiatuta, IDOKI haiek ateratzeko, purifikatzeko eta formulazioetan barneratzeko moduak ari da ikertzen, goi kalitateko lehengaiak bilatuz eta formula berriak garatuz.

Produktu berrien kasuan, propolioa higiene intimoko gelaren osagai nagusienetariko bat da, eta Candida albicans, Gardnerella vaginalis eta Escherichia colii bakterioen aurkako jarduera duela eta osagai gisa erabili da, horiek guztiak emakumezkoen zona intimoan eragina izaten ohi duten mikroorganismoak.

Gainera, bi produktuek osagai prebiotiko bat dute, bai higiene intimoko gelak bai emakumezkoen hidratatzaile intimoak. Azukre naturaletatik sintesi entzimatiko bidez ateratako gluko-oligosakarido bat da, azaleko flora onuragarriaren hazkuntza sustatzen duena, eta kanpoko erasoen aurka lehen defentsa den azaleko ekosistema orekatzen eta indartzen duena.

Horretarako, IDOKIk produktuak aztertzeko eta bere jarduera ebaluatzeko baliabideak ditu, kimika analitikoko eta mikrobiologikoko sailei esker. IDOKIk osasunaren arloan ikertzen du produktu berritzaileak sortzeko.