

Ikerchem enpresak onkologian aplika daitezkeen molekula berriak diseinatzen eta sintetizatzen ditu laborategian. Molekula horiek hainbat minbizi motaren hazkunde zelularra inhibitu dezakete, eta minbizi horien artean daude eragin handia dutenak eta tratamendu erasokorra eskatzen dutenak, hala nola, pankrea, birika, prostata, gibela eta bularreko minbiziak.
Ikerchem enpresak pisu molekular baxuko molekulekin egiten du lan, zeintzuek diana terapeutiko batzuen jarduera erregulatzen baitute epigenetikaren alorrean (organismo baten garapenean esku hartzen duten faktore ez genetikoen azterketa). Hau da, DNAren sekuentzian aldaketarik sortzen ez duten erregulazio genetikoko mekanismoetan inplikatutako entzimen jarduera erregulatzen du, tumoreak kentzen dituzten geneen ekintza sustatzeko.
Ikerchem enpresak diseinatutako molekulek ezaugarri oso garrantzitsu bat dute, izan ere, nahikoa ebidentzia zientifiko dago pentsatzeko molekula horien bidez drastikoki murriztu daitekeela kimioterapiako tratamendu gehienetan ematen diren albo-ondorioak eta horien larritasuna.
Molekulekin eginiko azterketa preklinikoak amaitu ondoren, Ikerchem entsegu klinikoen I eta II. faseak osatzeko molekulak garatzen ari da une honetan. II. fasean, molekulak testatuko dira minbizia duten pazienteetan, molekulen eraginkortasuna eta toxikotasun posiblea zehazteko. Entsegu klinikoen III. fasean (medikamentua merkaturatu aurreko azken fasea), Ikerchem-ek molekulak lizentziatu nahi ditu molekulok farmazia-enpresei salduz.
Ikerchem Donostian dago, eta aipatutako negozio lerroaz gain, tresna konputazionaletan eta sintesi organikoan oinarritutako kontratupeko I+G-ko zerbitzuak zerbitzuak eskaintzen ditu.