


IkerChem euskal enpresak irabazi du La Caixak sustatzen duen, Berrikuntzarako Nazioko Enpresak (ENISA) ere banatzen duen eta Garapen, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak antolatutako Emprendedor XXi sariaren laugarren edizioa. Likuid eta Nesplora. Izan dira beste bi enpresa finalistak.
IkerChem tratamendu onkologikoetan aplikatuko diren balio erantsiko erakinde kimiko berriak diseinatzen eta garatzen dituen sektore kimiko eta farmazeutikoko enpresa da. Bere ikerketen produktua garatu duten entitate kimikoetako bi datorren urtean fase klinikora iristea eta haren emaitzak gaixoetan aztertu ahal izatea espero du, produktua merkatura atera aurretik.
IkerChemen presidentea den Marek Chaunceyren esanetan, enpresaren proiektua “oso interesgarria eta onuragarria da eta ez bakarrik Euskadirentzat, gizartearen osotasunarentzat baizik, minbiziaren aurkako produktu oso indartsuak garatu zituelako" eta "hura finantzatzeko gobernuen eta erakundeen laguntza finantzarioa" eduki ahal izatea eskertu zuen.
2005ean Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Kimika Fakultateko Kimika Organikoko Sailaren spin-off gisa sortu zen IkerChem eta bederatzi langile ditu lanean, Fernando Cossioren aholkularitza zientifikoaz gain.
Apirilak 29an eman zuten Emprendedor XXi saria, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekintzan. 10.000 euroko txekeaz gain, Cambridge Unibertsitatearen Ignite Fast Tracking Innovation ikastaroan parte hartzeko beka eta munduko berrikuntza-poloetako batera joatek aukera osatzen zuten saria. Era berean, donostiar enpresaren proiektua beste erkidegoetako irabazleekin lehiatuko da finalean, estatu mailan. Bartzelonan izango da hori, ekainak 15ean eta 16an.