SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Ikerchem, Emprendedor XXI sariaren irabazlea

Ekainak 17, 2010

Ikerchem


IkerChem euskal enpresak irabazi du Emprendedor XXI sariaren nazioko fasea, La Caixak eta Industria Ministerioari atxikitako Empresa Nacional de Innovaciónek (ENISA) sustatutakoa, Espainia osoko 372 enpresaren artean.

IkerChem tratamendu onkologikoetan aplikatuko diren balio erantsiko erakinde kimiko berriak diseinatzen eta garatzen dituen sektore kimiko eta farmazeutikoko enpresa da. Garatu dituen bi entitate kimikoak datorren urtean fase klinikora iristea espero du enpresak.

2005ean Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Kimika Fakultateko Kimika Organikoko Sailaren spin-off gisa sortu zen IkerChem eta bederatzi langile ditu lanean, Fernando Cossioren aholkularitza zientifikoaz gain.

Iragan apirilean lehiaketaren euskal fasea irabazi ondoren lortu du Ikerchemek nazio mailako Emprendedor XXI sarian parte hartzea.

30.000 eurok eta Cambridge Unibertsitatea-ren kontsultoria estrategikoa burutzeko programan parte hartzeko aukerak osatzen dute ekainak 16an, Bartzelonan entregatu zioten saria. Hurrenez hurren, egoitza Valentzian eta Madrilen duten Kanteron eta Bubok izan ziren beste bi enpresa finalistak.