SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Arrisku-kapitaleko diru publikoaren laguntzari esker bere kapitala handitu du IkerChemek

Abenduak 23, 2011

Arrisku-kapitaleko diru publikoaren laguntzari esker bere kapitala handitu du IkerChemek

IkerChem euskal enpresak sektore farmazeutikoan aplikatzen diren balio erantsiko konposatu kimikoak diseinatzen ditu, batez ere, onkologia eremuan. Delako enpresak bere kapitala handitu du 1,5 milioi eurotan Sendogi Capitalaren eta Gestión de Capital Riesgo del País Vascoren arrisku-kapitalaren diru publikoaren ondorioz. 2012 urtearen amaieran edo 2013 urtearen hasieran hurrengo diru kopurua emango da.

Konpainiaren arabera, kapitala aplikatzeari esker, enpresari molekulak garatzen lagunduko dio, gerora, enpresa farmazeutikoek garatzeko eta merkaturatzeko.

IkerChem Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) osatutako ikerkuntza taldea da, eta hasieratik, gutxienez, bost diana terapeutikoen kontra diharduen jarduera antikantzerigenoa duten konposatu anitz izatea lortu du. Behin bi molekula horien fase aurreklinikoa amaituta, enpresa gipuzkoarrak onkologia eremuan sendagai berriak izateko ikerketei hasiera emango dizkio.

Enpresaren lan-metodologia sendagai razionaletan oinarritzen da eta sektorearen barruan bereizgarriak dira. Lehenik eta behin, IkerChemek gaixotasunaren jatorria ikertzen du. Askotan hori proteinen jardueran dauden arazoetan datza eta, ordenagailuaren bidez, proteinaren hiru dimentsioko eredua egiten du. Eredu horrekin familia konposatuak diseinatzen dira nahi diren ezaugarriekin. Horiek animalietan eta ehunetan frogatzen dira, entsegu klinikoak egin aurretik.