

Ikerlan-IK4 zentro teknologikoko eta Mondragon Unibertsitatea-eko ikertzaileak odol jarioko laginetan dauden tumore-zelulak hautematen, bereizten eta ateratzen dituen mikrotxipa dihardute garatzen. Metastasien hasierako faseetan horiek hautemateko erabili ahal izango da garapena.
Metodo berria jadanik patentatua dago eta odolaren laginak zeharkatzen duen kanal txiki batean ultrasoinuak aplikatzean oinarritzen da. Gainera, odolak zeharkatzen duen kanalaren tamaina handituz, zelula gehiago biltzea ere lor daiteke. Uhin ultrasonikoak egiten duen erradiazio-indarrak tumore-zelulak- gainerakoak baino handiagoak eta dentsitate desberdina dutenak- leku horretaraino eraman eta gero bildu egiten dira.
Teknologia horren beste berezitasun bat da ondoren azterketa edo analisi biomolekularrak egiteko zelulen propietateak bere onean mantentzen dituela .
Sistema patentatu ondoren, ikertzaileen taldea egun txipak ateratzeko eraginkortasun goieneko baldintzak izateko dihardu lanean, bere erabilera zabaltzeko eta bere erabilera klinikoa ahalbidetzeko.
Zientzia Ikerketen Kontseilu Gorenak (CSIC) koordinatutako proiektuaren emaitza da lan hori eta, Ikerlan-IK4az eta Mondragon Unibertsitateaz gain, Elx-eko Unibertsitateko Ospitale Orokorraren Fundazioak ere, Alacanten, kolaboratu du.