SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

iLine Microsystemsek aho bidezko antikoagulanteak hartzen dituzten gaixoen jarraipena egiteko produktu berria merkaturatuko du

Urtarrilak 21, 2011

argazki


iLine Microsystems euskal enpresak merkatura aterako du datorren martxoan microINR sistema, INR (International Normalized Ratio) neurtzeko produktu berria, zeinak aho bitartez antikoagulanteak hartzen dituzten –horien artean Sintrom®–, gaixoen jarraipena egin ahal izateko.

Herrialde industrializatuetako biztanleen % 1,5 edo gehiago TAO horien artean dagoela kalkulatu da; hala, medikuek badakite antikoagulanteak hartzen dituzten gaixoetan autokontrolak jarraipen eraginkorra eskaintzen diela eta bizi-kalitatea asko hobetzen diela. Gainera, osasun profesionalak gero eta lanpetuago dabiltza TAO horien ohiko jarraipena egiten, gero eta gaixo gehiago dituztelako eta osasun zentroen eta haien baliabideen murrizketak direla eta.

Hori guztia dela eta, autokontrol bidezko jarraipen-tasak areagotzen doaz urtez urte, baina autokontrolaren erabilera orokortuak sistema errentagarriak behar ditu, gaur egun erabiltzen direnak baino errazagoak, minik ematen ez dutenak eta fidagarriagoak baitira.

iLine Microsystemsek microINR garatu du gaur egungo ereduek betetzen ez dituzten beharrei aurre egiteko, deszentralizatutako zentroetako osasun profesionalek zein gaixoek, autokontrolaren bitartez, erabili ahal izango dute produktua.

MicroINRk erabiltzeko erraza den diseinu konpaktua du, eta lagin-bolumen txikiko eta hainbat mailatako kalitate-kontrolaren baldintzak betetzen ditu. MicroINRk patentatuta dagoen teknologia erabiltzen du eta emaitza zehatzak eta birproduzituak ematen ditu.

iLine Microsystemsek bukatu berri du ekoizpen-linearen instalazioa Donostiako Parke Teknologikoan. MicroINR sistemak CE marka du ospitaletan erabilia izateko. Autokontrolerako CE markatzea otsailerako espero dute, beraz, martxorako ari dira prestatzen produktua mundu osoan merkaturatzeko.