SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Innoprot, ekintzailetzari “Gaztedi” saria

Ekainak 11, 2009

Innoprot-ko langileak

Innoprot euskal bioenpresak “Gaztedi” saria jaso du “Bizkaia Ekinez” enpresa sarien ekitaldian. Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailaren mende dagoen DEMA enpresa sorkuntza eta garapenerako agentziak antolatu du sari banaketa hau.

Sari horren bidez, urte bat edo biko ibilbidea duen enpresa-proiektu bat abiarazi duten eta hazkuntzan zein enpleguaren sorreran emaitza garrantzitsuak lortu dituzten gazte ekintzaileen lana aintzatesten da. Hauexek izan ziren “Gaztedi” kategoriako finalistak: Manah-Mana enpresa berrikuntzako aholkularitza-enpresa eta Urgarbi Servicios Ambientales, saneamendu publikoetan lan egiten duena.

Ekainaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zuen DEMAk bere hogeigarren urteurrena. Ekitaldiaren buru izan ziren, besteak beste, José Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntza Saileko foru diputatua, eta gutxi gorabehera mila pertsona bertaratu ziren ekitaldira.

Innoprot enpresa bioteknologiko bat da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) spin-off bat, eta entsegu zelularrak sortu eta garatzen ditu medikamentuen ebaluazio prozesuetan erabiltzeko. Konpainia honen helburua da entsegu zelular horiek azkarrago eta modu eraginkorragoan identifika ditzatela etorkizuneko medikamentu bihurtzeko aukera gehien dituzten osagai kimikoak.