

Arabako Inteman Laboratorios enpresak BIO100 BACTERFLOW, BIO100 PROFLUID eta BIO100 PROSOLID produktu bioteknologikoak merkaturatu zituen otsailean.
Giro-baldintza anitzetan saiakerak egin ondoren, enpresako adituek emaitza onak lortu zituzten. Gainera, produktu horiek %100 biodegradagarriak dira eta erabiltzaileak inolako arriskurik gabe erabili ditzake. Produktu horien lehiakortasun maila oso altua da eta gai dira gaur egun merkatuan dauden ohiko produktu kimikoak ordezkatzeko.
BIO100 BACTERFLOW produktua baliagarria da animali eta landare-gantzak daramazkieten kanalizazioen mantenimendurako, izan ere, oso ona baita buxadurak eta usain txarrak saihesteko. BIO100 PROFLUID eta BIO100 PROSOLID produktuak batez ere hiltegi eta haragi industriei zuzenduta daude. Kontuan hartu behar da horrelako lekuetan animalien odol, gantz eta bilgorrek koipezko kanalizazio eta tranpetan (putzuetan) bukatzen dutela. Gainera, arrantza industrietan ere erabili daiteke, izan ere, arrainen gantza eta odola kanalizazioetatik botatzen baita, putzu edo tranpetaraino iritsi arte.
Science Alliance jatorriz holandarra da eta 1997tik bitartekaritza lanak egiten ditu unibertsitate eta askotariko kanpo agenteen arteko komunikazioa sustatzeko, baita enpresa eta gizartearen artekoa ere.
Hiru produktuek entzima eta bakteria jarduera bikaina dute eta ingurumenari eta laneko segurtasunari buruzko legeria betetzen laguntzen diete enpresei.
Laboratorios Inteman 1980ko ekainean sortu zen eta Gasteizen dauka egoitza. Enpresaren hasierako xedea hauxe zen: eraikuntza eta industri sektoreentzako industri produktu kimikoak sortu eta merkaturatzea.