


Enpresek eta ikerkuntza zentroek osatutako partzuergo bat Viverbiomark proiektuan dihardu lanean, zeinak zirrosia edo fibrosia bezalako gibel-gaixotasun kronikoen diagnosi eta pronostikorako inbasiboak ez diren markatzaileak identifikatzen saiatzen den. Proiektu horrek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako 2,4 milioi euroko finantzaketa du, INNPACTO programaren 2010eko deialdiaren barruan.
Liverbiomark orain dela 3 urte jaio zen eta hurrengo enpresek osatzen dute: OWL Genomics, proiektuaren koordinatzailea; MD Renal; Biomaterialetan Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, CIC bioGUNE; eta CIBERehd Ikerketa Biomedikoen Zentroa gibel eta digestio aparatuko gaixotasunen eremuan. Aipatutako lehenengo hiru erakundeek Bizkaiko Teknologia Parkean dute egoitza.
OWL Genomics-eko zuzendariak, Azucena Castro doktoreak, esaten duenaren arabera "proiektuak serumaren gaineko markatzaileen identifikatzea du xede; eta baita patologia horien larritasuna eta aurreratzea ere".
Juan Caballería doktorea Clinic CIBERehd Ospitalearen hepatologoa da, eta bere esanetan, proiektu horren xedea da bi xede dituen profil metaboliko bat ahalbidetzen duten biomarkatzaileak identifikatzea: alde batetik, "C hepatitisaren birusak sortutako gibel-gaixotasun hepatikoen fibrosiaren agerpena eta haren intentsitatea diagnostikatzea"; eta bestetik, "gibelaren hutsegitearen maila ezartzea, eta etiologia desberdineko gibel-gaixotasunak dituzten gaixoen pronostikoa aurrera eramatea".
Biomarkatzaile horien identifikaziorako, metabolomika ahalmen handiko teknologia da. Sentikortasun handia duenez, lagin txiki bat erabilita, 1.000 metabolito baino gehiagoko analisia egin ahal du. CIC bioGUNEren ikertzaileak, Juan M Falcón doktoreak, azaltzen duenaren arabera, "Proiektu honetan metabolimikaren aplikazioa osagarriak diren bi metodologien arteko konbinaketari esker lortzen da. Bata masen espetrometrian oinarritzen da; eta bestea, ordea, erresonantzia magnetiko nuklearrean. Hala, ahalik eta metabolito mota gehienak azter daitezke".