


Gurutzetako Ospitaleak Espainian burutzen ari den diabetesaren inguruko ikerketa epidemiologiko baten zati bat ari da koordinatzen. Haren lehenengo emaitzek hasieran espero zen prebalentzia baino handiagoa islatzen zuten.
Gurutzetako Ospitaleko Sailaren zuzendariak eman zuen jakitera datua, Luis Castañok, iragan apirilean, Madrilen ospatu zen Diabetesaren Espainiar Elkartearen (SED) Nazioko XXI Kongresuan. Castaño SEDaren presidenteordea eta Kongresuaren batzorde zientifikoaren presidentea ere bada.
200 komunikazio zientifiko baino gehiago aurkeztu ziren diabetesaren ikerketa, prebentzio eta hezkuntza terapeutiko eremuen arteko adostasuna lortzeko, eta haiek partekatzeko eta haietan sakontzeko 1.000 profesionaletik gora eta 30 inguru enpresa laguntzaile elkartu zituen kongresuan.
Azaldu ziren ikerketen artean, Gurutzetako Ospitalearen ikerketa epidemiologikoa dago. Haren lehenengo emaitzetan ikusi denez, diabetesaren prebalentzia areagotu da, gazteen artean gehienbat. Horrek, hurrengo urteotan eragin oso garrantzitsua izango du osasun sisteman.
Luis Castaño doktoreak diabetesa prebenitzearen garrantzia nabarmendu zuen. “2 motako diabetesean gehienbat, oso harreman estua baitu bizitzeko modu osasungarriekin. Jarduera fisikoak eta dieta osasungarriak gaixotasuna edukitzeko arriskua jaisten dutela ikusi da”, adierazi zuen.
Espainian, diabetesa duten 3 milioi inguru gaixo daudela kalkulatzen da, horien erdia diagnostikatu gabe, Diabetesaren Espainiar Elkartearen (SED) datuen arabera. Gainera, gero eta ugariagoa da. Azken 10 urteotan %30 areagotu baita.
Gurutzetako Ospitaleak industria farmazeutikoak, elkarte zientifikoek eta ikerketarako elkarlaneko taldeek sustatzen dituzten 150 saiakuntzatan hartzen du parte gaur egun. Gaur egun100 ikerketa-proiektu inguru burutzen ditu, hiru Ikerketako Sare Tematikotan (RETIC), Ikerketa Biomedikoko Sareen hiru Partzuergotan (CIBER) eta nazioarteko hainbat proiektutan hartzen du parte.