SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Matia Fundazioak Donostian eraikiko du Zahartzapenean Berrikuntzarako Gunea

Azaroak 16, 2010

Fundación Matía


Matia Fundazioa Fundazioak Donostian irekiko du Zahartzapenean Berrikuntzarako Gunea, datozen bost urteotan “zahartzapenean europar erreferentzia kualifikatuena eta berritzaileena bihurtzeko” xedearekin. Iragan azaroaren 15ean jarri zen Ingema eraikinaren lehen harria eta han egon ziren Cristina Garmendia ministroa eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

Ikerketa-zentro berriak, Matia arreta-zerbitzuen erakundearen eskarmentua eta Ingema-en I+G ekarpena elkartuko dituenak, 110 ikertzaile eta beste 450 profesional izango ditu lanean. Eraikuntza bi fasetan burutuko da. 2012an jarriko da martxan eta 14.500 metro karratu izango ditu guztira eta 23,7 milioi euroko inbertsioa izango du.

Hurrengo zazpi ikerketa-ildoetan egingo du lan: Hogei urteko epea duen ikerketa-lan luzea, Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluarekin (CSIC) elkarlanean; zahartzapen-prozesuaren ondoriozko aldaketak zehazteko; zahartzapen aktiboarekin zuzenean lotutako hiru ikerketa-ildo, eta baita errehabilitazio-tekniken garapena, hauskortasunaren konpentsazioa eta menpekotasun egoerena eta zerbitzu berrien diseinua ere; zaharren autonomia eta inguruko baldintzak hobetuko dituzten teknologien ikerketa; zaharrentzako produktuak sortzeko enpresa-ekimenak; eta transferentzia-ardatzaren sorrera, sortutako ezagutza gizarteari ekartzeko, irakaskuntza eta hezkuntza bitartez, aholkularitza eta laguntza teknikoaren, eta argitalpenen eta kongresuetan parte hartzearen bidez.

Ikerketa zentro berriaren funtzioa, Jose Antonio Agirre Franco Matiaren zuzendari orokorraren hitzetan, “zahartzapenaren inguruan ezagutza sortu eta transferitzea" izango da. Hau da, adinduei I+G+b esparrutik osasuna eta ongizatea lortzeko zerbitzuekin, ekintzekin edo produktu berriekin lotutako irtenbideak ekartzea.