

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak eta Mondragon enpresa korporazioak esparru hitzarmena sinatu dute osasun arloan trebakuntza, ikerketa, teknologia eta aplikazio eremu estrategikoetan elkarrekin lan egiteko. Lehenengo aldiz egingo dute elkarrekin lan osasun publikoak eta euskal industri korporazioak, beraz, Euskal Osasun Publikoak Mondragonen ezagutzak barneratzeko lan ildoak ezarri daitezke, haren arreta-sarearen zein herritarrei eskaintzen dizkien produktuen kalitatea eta bikaintasuna hobetzeko.
Mondragonek, Euskadin azken 50 urteetan bikoiztu den, %7tik %14ra, 65 urte baino gehiagokoei arreta eskainiko dien Arrasateko Garaia Poloan ikerketa sozio-osasuneko unitate berria martxan jarri ondoren sinatu dute hitzarmena. Talde kooperatiboak haratutako negozio-eremu berri honek aberastasuna eta enplegua sortu nahi du osasunaren sektorean, eta telemedikuntza, domotika eta korporazioak duen zerbitzuen sare guztia erabiliz adin nagusikoak etxean eta egoitzetan zaintzeko eredua eskainiz.
Iragan otsailak 22an sinatu zuten hitzarmena Osasun eta Kontsumo Sailburuak, Rafael Bengoa, eta Mondragoneko presidenteak, José María Aldecoa, zeinek akordio honen garrantzia azpimarratu zuten, bi erakundeek, haien plataformen bitartez, eremu publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzen alde baitaude sistema sozioekonomikoaren jarraitutasuna bermatzeko eta efizientzia handiagoko eta berritzeko gaitasuneko helburuak lortzeko.
“Gure erronkak aukerak dira gure industri eta enpresa sektorearentzat eta, ondorioz, Osasuna ez da gastua bezala soilik ikusiko, gure ekonomia sarean aberastasuna eta enplegua sortuko duen iturria bezala baizik. Gaur sinatu dugun hitzarmena bezalakoak, agerian uzten dute bide horretatik goazela", adierazi zuen Bengoa sailburuak.
Aldecoak, aldiz, Euskal Osasun Publikoak “Mondragon Korporazioaren ezagutza eta esperientzia arreta sarearen eta produktuen eta eskainitako zerbitzuen kalitatea eta bikaintasuna hobetzeko aprobetxatu ahal izateko lanerako lerroak" ezarri direla esan du.
Hiru urteko iraupena du akordioak, urtero luzatu ahal izango bada ere, eta elkarlanerako esparru formala zehazten du. Osasun eta enpresa sektoreen artean ezagutza sortzea, hartu eta ematea eta transferitzea ahalbidetuko duten proiektu espezifikoak aurkezteko eta martxan jarri ahal izateko lanerako mekanismoak eskaintzen ditu.