• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Likuid Nanotek enpresak 2M€-tan areagotu du bere kapitala ekoizpen-planta berri bat irekitzeko

Otsailak 22, 2010

Edificio Nanotek

Likuid Nanotek euskal enpresak, urak iragazteko eta biozientzietan aplikatzen diren mintzak fabrikatzen dituena, ekoizpen-planta berri bat jarriko du martxan kapitala bi milioi eurotan areagotuko duenari esker.

Kapitalaren areagotzean, Orzak izenpetu ditu 1,5 milioi euro, Geroa eta Elkarkidetza BGAEn menpe dagoena % 50ean, eta helburutzat enpresen partaidetza hartzea duena. Gainerako 0,5 milioiak SPRIren Arriskuko Kapitaleko Sozietateak. Proiektua finantzatzeko, BAN-Euskadiren laguntzaz gain, Bussiness Angelsen sare batena ere eduki du, ekintzaile berriei harremanak eta kapitala zein enpresa esperientzia emango dieten erakundeak aurkezten dietenak.

Areagotze honi esker, Likuid Nanotekek bere egitasmo estrategikoa garatuko du, zeinetan, instalazio berriak irekitzeaz gain, bere produktuen eskaintza areagotuko duen eta nazioartera hedatzearen alde egingo duen. Atzerriko hainbat enpresak fabrikako mintzak ezagutu nahi izan dituzte, besteak beste, haiek erabiltzeak aurreko tratamenduen beharra murriztu egiten dutelako.

Likuid Nanotek 2008an sortu zen CEIT-IK4tik abiatuz, eta Bic Berrilan, Kutxa eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du. Iragazteko, banatzeko eta efluenteen kontzentrazio prozesuentzat mintz inorganikoak garatzen eta fabrikatzen ditu. Horrez gain, mintzen autopsiak egiteko laborategia du (M.A.L) mintzen erabiltzaileei produktuaren eta zerbitzuaren inguruan bermeak emateko. Mintzak garbitzeko eta zaintzeko erreaktiboak ere saltzen ditu (organikoak eta inorganikoak).

Eskaintza honek hainbat aplikazio ditu biozientzien eremuan eta, enpresak biofarmaziaren eremuan garatu nahi du proiektua (zelula-kulturen elikatze-sistemak), nekazal elikadura (esnekiak, zukuak eta edariak) eta industria (papergintzatik hasi eta petrolio industriara arte). Gipuzkoar konpainiak 140.000 euro fakturatu zituen iaz.