SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Neiker-Tecnaliak hausnarkariak hazteko antibiotikoen ordez erabil daitekeen biopolimero bat identifikatu du

Apirilak 14, 2010

neiker

Neiker-Tecnalia euskal zentro teknologikoak burutu duen ikerketa batek agerian utzi du kitosano deritzon biopolimero naturala hausnarkarien dietan hazkuntza sustatzen duten antibiotikoen alternatiba efikaza dela. 2006az geroztik dago debekatuta Europako Batasunean hausnarkarien elikaduran antibiotikoak gehitzea, mikrobioek antibiotikoen aurka erresistentziak garatzen dituztela ikusi delako.

Debeku horren arazo nagusia da ustiapenen kosteak % 3,5 eta % 5 bitartean areagotu direla. Gainera, metano gas gehiago askatzen denez, ingurumeneko arazoak areagotzen dira. Hortaz, Neiker-Tecnaliaren ikerketa hazkuntza sustatzen duten antibiotikoen mikrobioen aurkako alternatibak aurkitzera dago zuzenduta.

Kitosanoa oso alternatiba interesgarria da, mikrobioen aurkako jarduera argia izateaz gain, hainbat abantaila dituelako biodegradagarria, biobateragarria eta berriztagarria baita, toxikoa ez izateaz gain. Errumeneko mikroorganismo batzuei eragiten die zehazki mikrobioen aurkako ekintzak - hausnarkarien urdailetako handiena - eta, ondorioz, errumeneko digestioan onurak ekartzen ditu. Monensinaren antzerako eragina du, debekuaren aurretik hausnartzaileen dietan erabiltzen zen hazkuntza sustatzeko antibiotikorik erabiliena zena.

Errumeneko hartzidura simulatzen duten In vitro saiakuntzen bidez lortu dira emaitza horiek. Gero, Errumena Simulatzeko Teknikaren (RUSITEC) bitartez eta, azkenik, animaliekin egindako saiakuntzen bidez. Orain, maila handiagoan aztertu behar da kitosanoak errumeneko hartzidura manipulatzeko duen ahalmena, elikaduraren efizientzia hobetzeko eta hausnarkarientzako elikagaiak erabiltzea sustatzeko. Hobekuntzak ekoizpenean islatzen badira eta merkatura lehiakorrak diren produktuak ateratzen badira hari esker, kitosanoa –krustazeoen kutikulan dagoen substantzia bat- alternatiba efikaza izan daiteke hausnarkarien dietan hazkuntza sustatzeko antibiotikoen aurrean.