

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, Neiker-Tecnaliak, algen egokikortasuna dela eta, mikroalgen in vitro kultibo bat garatuko du elikagai sektorean erabiltzeko biomolekula nutritiboak lortze aldera.
Duela hiru urte hasi zen Neikerek biomolekula iturri alternatibo bat lortu nahian, gerora, euskal nekazaritzarako elikagai sektoreak fabrikatutako produktuei aplikatzeko eta elikagaiei ezaugarri osasungarriagoak emateko. Oso zaila da konposatu antioxidatzaileak eta Omega 3 bezalako gantz azidoak metodo ohien bidez lortzea, hortaz, Neikerek mikroalgak haztea erabaki zuen, konposatu horien ekoizpen handiagoa eskaintzen baitzuten.
Metodo horren bidez, hainbat beharrezko konposatuak lor daitezke, hala nola, oinarrizko gantz azidoak, pigmentu antioxidatzaileak edo aktibatzaile immunitarioak. Gainera, aipaturiko biomolekulek oinarrizko konposatuak ematen dizkiote giza organismoaren mantenuari.
Biomolekula berriztatzaileak, besteak beste, esnean, ogian, zukuetan, barazki purean edo atunean aplikatuko dira, egunero jaten ditugun elikagaiak eta konposatuak gehitzeko errazenak baitira.
Eskaintzen dituzten abantailen artean, Alzheimerra bezalako gaixotasunak prebenitzea, fase enbrionarioan edo fetalean dauden haurtxoen burmuinaren garapena hobetzea, edo ikusmenetik eratorritako arazoak saihestea daude. Horrez gain, Neikerek biomolekulak akuikulturan hazitako arrainei ematen zaien pentsuak hobetzeko erabili nahi ditu.