• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

EHU eta Gurutzetako Ospitalea saritu dituzte, jaioberriekin egindako lana dela-eta

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Gurutzeta Ospitaleko (Bizkaia) zientzialari-talde batek Neonatologia Ikerketaren Ordesa saria jaso du esperimentu-eredu batengatik; haurdunaldian oxigeno eta odol faltak garunean eragindako ondorioak ebaluatzea eta kuantifikatzea zuten helburu.

Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoaren eredu esperimentala” deritzo saritutako lanak eta oso garrantzitsua da; izan ere, lanaren oinarria heldu aurreko haurren edo haur jaio berrien hilkortasun neurologikoaren tasarik handienetakoa duen" gaixotasuna da. Kalkulatu da mila jaioberritatik bi eta lau artean dagoela nolabaiteko asfixia perinatala jasaten duten jaioberrien tasa; horren ondorioz, garun-perlesia sor daiteke, edo maila txikiagoko neurogarapenaren beste ezgaitasun batzuk; horiek mugimendu-alterazioak sortzen dituzte edo ezagupenaren eta portaerarenaren eremuetan dute eragina.