SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Lengoaiaren Neurozientzia Kognitiboko Zentroa ireki dute Donostian

Ekainak 16, 2010

Edificio


Lengoaiaren Neurozientzia Kognitibo Zentroa (BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language) gai horren inguruan lan egiten duen Espainiako zentro bakarra, ireki zuten iragan ekainak 7an, Donostian. Zentroak, Miramoneko Parke Teknologikoan dagoena eta EHUren kanpusean laborategi bat duena, 1.500 metro karratu ditu eta, egun, hainbat herrialdetako 53 pertsonek osatzen dute.

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCCL) delakoak haurren, gazteen eta helduen lengoaia barneratzearekin, prozesatzearekin eta adierazpenarekin zerikusia duten mekanismo neuropsikologikoak argitu nahi ditu, bai pertsona osasuntsuetan, bai arazoak dituztenetan. Ikertzaileek ikerketa neuropsikologikoaren inguruko hainbat proiektutan jardungo dute Alzheimerra eta hiperaktibitatea gaixotasunak, besteak beste, hobeto ulertzeko.

Naurozientzia kognitiboa ikertzen duten BCBL-ko instalazioetan, besteak beste, 3 Teslako erresonantzia magnetikoa, zeinak estimulu zehatz baten aurrean burmuinaren hiru dimentsioko irudiak ateratzen dituen, eta magnetoentzefalografiako unitatea dituzte, zeinak lan kognitiboak burutzen dituenean burmuinaren jarduera erregistratzen duen.

Bi tresna horiekin lortutako emaitzak elkartuz, zehaztasun handiz aztertu daiteke burmuinaren zein zatik eta noiz parte hartzen duten lengoaia barneratzean, garatzean, ulertzean eta erabiltzean, eta baita gaixotasun neurodegeneratibo baten ondorioz zein kaltetu daitezkeen ere.

Egun, bost proiektutan dabil lanean BCBL, horietatik bat Granadako, Murtziako, La Lagunako eta Sevillako unibertsitateak elkarrekin burutzen ari diren irakurketan, dislexian, arreta-zailtasunetan eta arrazoitzeko zailtasunetan parte hartzen duten prozesuak aztertzen dituena.