• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

BioBasquek buletin berria kaleratu du

Maiatzak 20, 2009

BioBasquek informazio buletin berria kaleratu du maiatzean: BioBasque News. Bi hiletik behin argitaratuko du agerkaria, euskal bioeskualdeko albisteen eta jardueren berri emateko. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez ezik, kanpora begira ere zubiak eraikitzeko tresna izango da esandako informazio buletina.

Buletina gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez argitaratuko da, eta bioeskualdean enpresaren zein ikerketaren arloan izaniko berrikuntza eta lorpen nagusiak hedaraziko ditu. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan biozientziek duten rola ezagutarazteko dibulgazio erreminta ere izango da newsletter hau. Albiste eta elkarrizketa sorta batez gain, hausnarketarako eta analisirako tokirik ere izango da buletinean.

Azkeneko sei urteetan, euskal bioeskualdeak hazkunde sendoa eta jarraitua izan du. BioBasque News informazio buletina, horrenbestez, Euskadik biozientzien sektorean dimentsio garrantzitsua hartu duen garaian sortu da, egonkortze fasea igaro ostean. Hala, garrantzi horren aurrean, iritsia da egindako lorpenak gizarteari erakusteko unea, eta agerian jarri nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan bizitza kalitatea, ongizatea eta aberastasuna areagotzeko egindako ekarpena.