




Ongi etorri BioBasquen lehen buletinera: bi hilean behin argitaratuko den buletin hau Euskal Bioeskualdearen pultsua hartzeko sortu da, hots, jardueren berri emateko eta zubi lana egiteko Euskadin nahiz Euskaditik kanpo.
Azken sei urteotan, Euskal Bioeskualdeak hazkunde erritmo sendo eta etengabea eduki du. Euskal Bioeskualdea eremu geografiko bat da, non bizitzako zientzien arloan gauzatzen diren jarduerak elkarren artean lotuta baitaude estrategia komun bat partekatzen dutelako. BioBasque Agentziaren orientaziopean, ikertzaile, enpresa eta erakundeek helburu hau lortzeko lan egiten dute: biozientziekin lotutako enpresa-sektore berri bat sortzea, industri dibertsifikazioari laguntzeko eta jakintzan oinarritutako ekonomiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko testuinguru zabalago batean.
Helburu hori egia bihurtu da, garatzen ari den sektore gazte bat sortu delako: une honetan, 70etik gora enpresa daude, 304 milioi euro inguruko fakturazioa dutenak eta zeharkako nahiz zuzeneko 1.480 lanpostu eskaintzen dituztenak. I+G-ri oso lotuta dagoen sektore honen izaera definitzen duten ezaugarri garrantzitsuenak berrikuntza eta nazioartekotzea dira eta gero eta handiagoa den ikertzaileen komunitate bat du oinarri. Komunitate bat gaitasun teknologiko eraginkorrez hornitzen ari dena eta biozientzien esparru zehatz batzuetan nabarmentzen dena, kontuan izanik gainera biozeintziek hainbat sektore ekonomikotan eragina dutela.
Biozientzien sektorea sektore estrategiko bat da Euskadin, eta orain inoiz baino gehiago gainera. Gaur egun bizi dugun atzeraldi ekonomikoaren testuinguru honetan, EAEko bioenpresek hainbat gaitasun dituzte krisiari aurre egiteko eta etorkizuneko eredu ekonomiko batean sakontzeko: I+G-ko inbertsio indize handiak dituzte, kualifikazio handiko enplegua eskaintzen dute, eskaera oso espezializatua dute eta hazten ari diren merkatu globaletan mugitzen dira.
BioBasquen buletin honen xedea da, batetik, bioeskualdean enpresa zein ikerketaren arloan sortzen diren berrikuntza nagusiak eta lorpenak ezagutzera ematea, eta, bestetik, bizitzako zientziek edo biozientziek Euskadin ordezkatzen dutenaren tresna dibulgatzaile bihurtzea. Horretarako, albisteak eta elkarrizketak ere izango ditugu, eta beti egongo da espazio bat hausnarketa eta analisirako.
Ongi etorri BioBasque News-era.


LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.
Ez baduzu buletin hau gehiago jaso nahi, sakatu hemen, mesedez