




Buletinaren hirugarren ale honetako eta aurrekoetako edukiek Euskadiko biozientziekin lotutako jardueren zati bat soilik islatzen dute. Ikuspegia osatu gabe dago oraindik, baina balio digu gorantz doan sektore honen ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk identifikatzeko. Sektore bat (edozein dela ere) eta bere dinamika ulertzea, funtsezkoa da ahalik eta garapen marko egokiena emateko, batez ere ekoizpen eredua aldatzen ari den testuinguru batean.
Agian komenigarria litzateke gogoratzea Euskadin biozientzien alde egiten ari garen apustuaren helburua dela industria-sarea dibertsifikatzea, datozen hamarkadetako ongizate soziala eta ekonomikoa hobetzen laguntzeko.
Ikuspuntu horretatik abiatuta, antolakundeen aniztasuna –desberdinak izaeran eta helburuetan- eta batez ere beren artean sortzen diren harremanak lehentasunezko elementuak dira, bikain islatzen baitute sistemaren konplexutasuna; sistema bat, diametralki kontrakoa dena balioa sortzeko kontzeptu linealekiko.
Buletin honetan eta aurrekoetan hainbat adibide biltzen dira, besteak beste, enpresa berrien sorrera eta teknologi transferentziak (patenteen lizentziak barne) ezagutza sortu izanaren emaitza bezala; enpresa sortu berrien emaitzak eta urte luzez finkatutakoenak; eragile zientifiko-teknologikoekin eta osasun sistemarekin elkarlanean egindako enpresa jarduerak; balio katearen posizio desberdinetan kokatutako enpresen arteko harremanak (produktu edo zerbitzu berriak garatzen dituztenak, hornitzaileak eta erabiltzaileak); eta Euskadiko ikerketa substratuaren I+G jardueren emaitzak.
Hain zuzen ere, Euskadin garatzen den bezalako I+Gren aniztasuna da lehentasuna duen beste elementuetako bat: mekanismo biologikoak edo izaki bizidunen funtzionamendua ulertzeko funtsezko galderen erantzunak bilatzea, beharrizan zehatzei aplikatutako garapenak, teknologi konbergentziaren adibideak eta erakunde desberdinen arteko lankidetza proiektuak, erabiltzaile izan daitezkeenak barne.
Aniztasun horrek (enpresei, ikerketari etab. dagokiena) aberastasuna eta indarra ematen digu eta horri esker, industria hazi egingo da epe labur, ertain eta luzera, eta eszenatoki hori ikus daiteke bioekonomiaren aldeko apustua egin duten eskualdeetan eta herrialde aurreratuetan. OECD erakundeak berak ondokoa onartzen du "The Bioeconomy to 2030 Designing a policy agenda" dokumentuan: the bioeconomy holds at least some of the cards to ensure long term economic and environmental sustainability. But that potential will not become reality without attentive and active support from governments and the public at large".
Espero dugu bi hilean behingo buletin honetan agertuko diren berriak eta elkarrizketak irakurriz jakingo dela ehun aberats bat dagoela hazten ari den sektore berri honen azpian, eta horrela, hobeto ulertuko dela, garatu ahal izateko, konplexutasun hori onartu eta kudeatu behar dela.
N.B: Ale honetako edukien ardatza giza osasuna da, ikuspuntu desberdinetatik aztertuta. Hasteko, begirada bat emango diogu Medikuntza Pertsonalizatuaren esanahiari.


LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.
Ez baduzu buletin hau gehiago jaso nahi, sakatu hemen, mesedez