




Otsailean Molecular Cell webgunean gehien irakurri ziren 20 artikuluetako bat Cientziako Weizmann Institutuko Alon Doktoreak idatzi zuena da, motibatuta dauden ikerlarien taldeak nola lortu lantzen zuena, hain zuzen. Egileak psikologia-lanen ondorioak aipatzen ditu jokaera motibatuak “lan gogorra, norberarekin pozik egotea eta berrikuntza eragiten dituela”. Psikologiak lehiakortasuna, autonomia eta gizarte elkarreragina motibaziorako baldintza gisa identifikatzen ditu, eta egileak kontzeptu horiek ikerlarien talde batera eraman ditu haien auto-motibazioa areagotzeko helburuarekin.
TOP deritzon eredu erraz batekin, egileak dio proiektu onetan parte hartzen dutenean, hau da, Talentua (gaitasun edo ahalmenak), Helburuak (partekatzen direnean pertsonen arteko harremanarekin erlazionaturikoak) eta Pasioa (autonomiaren osagai bat) elkartzen dituztenak, pertsonak motibatu egiten dira. Beste modu batera, norberaren talentua eta pasioa taldeko helburu eta interes zientifikoekin elkartzen direnean definitzen da proiektu ona.
Bereziki interesgarria da itxuraz oso bestelakoa den testuinguru batean ere, enpresaren munduan hain zuzen. Duela bi aste, hainbat sektoreko enpresa sektore batek ezjakintasun garaietan negozioa berriro definitzeari buruzko ikuspuntuak partekatu zuen Hizketaldi Estrategikoen Foru batean. Parte hartu zutenek ondorioztatu zuten talentua edukiz gero (teknologia antolatzen dakiten eta menperatzen duten pertsonak), estrategia on baten diseinua (helburuak ongi definituta dituena) aurreko baldintza bat dela, eta estrategia gauzatzeko kalitatea, gakoa dela arrakasta lortzeko. Baina, foruan pasioa ere hartu zen kontuan, proiektuarekin hartutako konpromiso gisa, lehiakortasunean abantaila dakarrelako, garai onetan hazkuntza errazteko funtsezkoa dena, baina, are gehiago, krisialdiei baldintza hobeetan aurre egiteko.
TOP eredua egokia bada ikerkuntzarako eta negozioetarako, ba al dago sektore ekonomikoei eta eskualde edo herrialdeei ere aplikatzerik? Eskaini berri den Berrikuntzako Eskualdeetako Sistemen inguruko hizketaldi batean, eremu horretan adituak zirenek, lehiakortasunari dagokionez, arrakasta estrategia bakun eta berariazko baten menpe dagoela azaldu zuten, hezkuntzan, zientzian eta teknologian, transferentzia teknologikoan, enpleguan eta abarren duten egituren eta politiken multzoari dagokien berrikuntza-sistema bakoitzari egokitutakoa. Euskadiko kasua adibide gisa erabil zitekeen, ez baitirudi kasualitatea 2010erako hazkuntza handiagoa izango duen autonomia erkidegoen artean egotea eta egungo langabezia-tasa Europako batez bestekoaren parekoa izatea.
Esparru horretan, talentua/gaitasunak eta helburuak/konektibitatea/estrategia ongi identifikatu ahal izango dira, baina pasioa? Zaila izan daiteke horrelako kontzeptu ukiezina pertsonen talde bati esleitzea, bere esanahia anitza eta heterogeneoa delako. Baina erronka murriztu egiten da sektore eta egoera zehatzak aztertzen ditugunean. Beraz, hitz egin dezagun Euskadiko biozientziei buruz.
Biozientzien sektorea hazten eta sendotzen ari da, gero eta esfortzu handiagoarekin, estrategia zehatz eta berezi bat jarraituz, euskal ekonomia dibertsifikatzeko xedea duelako. Pertsonak (ikertzaileak eta ekintzaileak), azpiegiturak (zientifiko eta teknologikoak, emaitzak erabiltzeko) eta prozesuak (elkarlanerako, lekualdatzea, nazioartekotasuna) funtsezkoak dira, sine qua non, etorkizunean arrakasta lortzeko. Newsletter honetan osagai horietako askoren adibideak azaldu dira, zientzia arlokoak zein enpresakoak, eta estrategiaren egungo emaitzenak.
Baina adierazgarriena, agian, guregana hurbiltzen direnek Euskal BioEskualdean hauteman duten freskotasuna, indarra eta pasioa dira. Baliteke itxura horren arrazoia sektorearen gaztetasuna izatea, baina baita beste arrazoiren baten ondorioa ere. Bizi-zientziak biziarengatiko pasioa da eta egungo egoeran aurrera egiten duten emaitzak lortzeak menpekotasuna eragin dezake, zientziaren helburua edo merkaturatuko den produktu berritzailea izanik.


LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.