




Ia definizioz, zientzia nazioarteko abentura da, munduko edozein lekutan sortutako datuak eta ezagutza erabili eta partekatu ahal izateari esker aurrerantz egiten duena. Nazioarteko sareak eta elkarlanak dira ikerketaren muina, bai oinarrizko ikerketa denean bai nazioetatik haratago iristen denean.
Era berean, enpresa apustu globala da – gero eta gehiago- non lehiakortasuna "mundu lauaren" paradigma deiturikoari egokitutako estrategiak berriro diseinatzearekin lotu den. Teknologiaren, globalizazioaren, demografiaren eta erregulazioaren bat egitearen ondorioa de "mundu laua". Enpresentzat, mundu honetako arrakasta "ez da enpresak berarengatik egin dezakeenean horrenbeste oinarritzen, zeri lotu daitekeenean baizik".
Pertsonak, erakundeak, ideiak eta emaitzak munduan zehar ia betebeharra ere bada bizi-zientzien eta bioekonomiaren esparruetan, aurrera pausoak eta gizartearen eta ekonomiaren eskaerei erantzungo dieten irtenbideak aurkitzeko –hauek ere mundu osoan-. Orain gutxi, Chicagon, ospatu den eta berriz ere Euskal BioEskualdeak parte hartu duen, eta baita arrakasta lortu ere, BIO 2010 konbentzioan ere asko hitz egin da lotura globalei buruz.
Baina hainbat ikuspuntutik uler daitezke lotura globalak, guztiak oso garrantzitsuak bizi-zientziak garatzeko.
Oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren arteko loturei errepara diezaiekegu, edo hauen eta klinikaren artekoei. Akademiaren eta industriaren eta haien interesen arteko loturak ere hartuko ditugu kontuan. Eta horretan guztian, diziplina artekotasunaren eta bateratze teknologikoaren, elkarlaneko ikerketa eta nazioetatik haratagokoaren eta berrikuntzak start-upen bitartez erabiltzen duen kultura ekintzailearen eragina ikusiko dugu. Newsletter honetan hainbat adibide bildu dira, elkarlanetik hasita (ospitaleen eta ikerketa zentro edo zentro teknologikoen artean, enpresa farmazeutikoen eta bioteknologikoen artean) eta ikerketa klinikoak edo produktu bilakatu diren ikerketen emaitzak arte.
Jakina, lotura global ohikoenak, birtualak, galdera zientifikoei erantzuteko xedea duten nazioarteko elkarlanaren bitartez burutu dira – esaterako, Alzheimerraren eta gaixotasun prionikoen arteko lotura-, eta arazo konplexuak eta asmo handikoak aztertzen dituzten sareenak, edo ikerketa erraztu nahi dutenenak - SYSGENET, esaterako. Gainera, ikertzaileek izaten dituzten kontaktu jarraituek munduan zehar garapena errazten duen sarea ezartzen dute. Horren adibide da Goñi Irakaslea Biofisikako Amerikako Sozietatearen Nazioarteko Harremanetako presidente izendatu izana.
Pertsona oso adituak lekuz aldatzeak beste lotura orokor "fisikoagoak" egitea ahalbidetzen du, haiekin batera baitoaz haien kontaktuak, esperientzia eta kultura lanean hasiko diren erakundera. Hainbat jatorri geografikotik etorritako talentua barneratzea funtsezkoa izan da eta da herrialde askotan arrakasta lortzeko. Adibide gisa, Estatu Batuetan sinatu diren artikulu zientifiko guztien %75 amerikarrak ez diren ikertzaileek sinatu dituzte (eta Silicon Valleyko start-upen erdia etorkinek sortu dituzte).
Herrialde txikientzat, lehiatzeko beharra da talentua erakartzea haien tamaina dela eta, talentu gutxi baitute. Ikerbasqueko Cossio Irakasleari egindako elkarrizketan, azken urteotan garrantzia handia hartzen ari den gai honi buruz hitz egin da, horren bidez azaltzen baitu euskal enpresa eta ikerketa-zentro askok 15 herrialdetako ikerlariak edukitzea eta ingelesa elkarrekin lan egiteko hizkuntza izatea.
Bai zientzian eta baita enpresan ere, Ralph Waldo Emersonek esan zuenez, "buru ugarik pentsatzea eta haien esperientziaren nahastea da gure ezagutza". Beraz, konekta gaitezen!


LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.