




Oro har, bizi-zientzien enpresak ekintzaile batek (ikertzailea askotan) edo talde txiki batek ikerketa-jardueratik eratorritako aukera bat identifikatzen duenean (herri administrazioaren diru-laguntza duena sarri), jabetza intelektuala eta industriala babesten duenean, bideragarritasuna aztertzen duenean, lehen negozio-plana idazten duenean eta zenbait kolaboratzaile gerturatzen dituenean sortzen da.
Dirua beharrezkoa da enpresa sortzeko, noski, eta talde sustatzaileak jarritako funtsez gain, FFF esaten zaienetatik (family, friends and fools), hazteko dirua ematen duten administrazioetatik eta norberaren inbertsioetatik dator lehenengo dirua. Abenturari ekiten zaio horrela, produktuari, zerbitzuari edo biei zuzendutako eredu batekin, eta ilusioz beteta.
Baina biozientzietako enpresa bat haztea egitea -berrikuntzak merkaturatzea edo garapen-prozesuan emandako fase batera iritsi arte aurrera egitea besterik ez– apustu gogorra da.
I+G-an oinarritutako industria batentzat, teknologia berritzaileen menpe dagoena, finantzazioa erronka handia da, teknologia horietatik eratorritako produktuak merkaturatzeko oso garrantzitsua den (eta enpresa osorako) diru-fluxua beharrezkoa delako , inbertitzaileentzat onar daitekeen arrisku-fasera arte. Beraz, ongi ateratzeko, finantzazio-estrategia egokiak behar dira.
Alderdi hori benetan garrantzitsua da zailtasun ekonomikoko egungo garaian, sektorea indartsu dagoela argi gelditu bada ere. Bioenpresak finantza eskasia eta merkatuko baldintza zailen testuinguruan garatu behar dira. Start-up-ak, aldiz, haien produktuen lizentzien baldintza onenak bermatzeko fase goiztiarregian aurki daitezke eta horrek presioa eragiten die (eremu farmazeutikoan gehienbat).
Finantza-mugez gain, lehiakortasuna eta arauen areagotzeak, bezeroek (erabiltzaileek) eta erosleek egindako presioa, garapenaren kosteak areagotzeak eta demografiaren ondoriozkoek, bizi-zientzien balio-katean aldaketa nabarmenak eragiten ditu. Faktore horiek enpresei gizartearentzat irtenbide berritzaileak hornitzeko eta akziodunei zein partaideei balioa sortzeko duten gaitasunean ere eragina izan dezakete.
Beraz, betearazleek eta sustatzaileek honako erronka dute: negozio-eredu eraginkorrak definitzea (edo berriro definitzea) eta inplementatzea, I+Gan intentsiboak diren erakundeen beharrei egokitutakoak, aukera berriak kapitalizatzekoa eta fakturazioa eta onurak optimizatzekoa –edo prozesua onurak ateratzeko zuzentzekoa– enpresaren balioa hazteko eta areagotzeko.
Negozio-ereduak konpainiak emaitza onenak lortzeko modua azaltzen du, Baina bizitza-zientzien sektorea heterogeneoa eta anitza izateaz gain, ongi finkatutako beste industria batzuen ondoan, start up-a ere izan daiteke. Horregatik, bai betearazleek bai inbertitzaileek –mundu osoan- lortu nahi den arrakasta lortzeko estrategiekin jarraitzen dute saiatzen.
Iritzi desberdinak badaude ere, eta haiek modu logikoan eboluzionatzen badoaz ere, aditu guztiek uste dute funtsezko hainbat irizpide daudela, estali gabeko beharrak identifikatzetik hasita, eta I+G programak kontu handiz aukeratuta, proiektuak mugarrietarantz azkar eramateko gaitasunarekin bat eginez, eta proiektuen edo produktuen eskaintza ona eraikitzeko gaitasunarekin.
Askoren ustez, egungo testuinguruan arrakasta lortzeko bizirik irauteko eta independente jarraitzeko mentalitatea beharrezkoa da (salmenta irtenbide gisa bezala ikusi gabe), partnering aukerei onura ateraz eta aukera berriak outsourcingeko eredu erdi-birtual gisa ikusiz.
Finantzazioa eta hura bermatzeko bide berriak, alderdi kritiko bat da eta iragan ekainak 29an, Luxenburgon izan zen BioEskualdeen Europako Kontseiluak (CEBR) antolatutako tailerraren gai nagusia izan zen, eta han hartu zuen parte BioBasquek.
Baina, azkenean, talentua askoz ere kritikoagoa da. Inbertitzaileek badakite negozioaren buruan talde ona edukitzea dirua biltzeko negozio-eskaintza Ona izatea bezain garrantzitsua dela. Bioenpresa askoren sortzaileek expertise tekniko maila altua dute, baina ikerketek diotenez, enpresarik arrakastatsuenek era askotako bagajeak, industria esperientzia dakartzaten adituen taldeak dituzte, industria esperientzia eta produktua eta merkatua sortzeari zuzendutakoa. Aholkulari onak izatea eta aurreko lorpenek ere asko laguntzen dute.
Ekonomia berriz ere bere onera etorriko denean, posizio onenean dauden enpresak izango dira arrakastak lortzeko ahalmen handiena izango dutenak. Eskualdeei eta herrialdeei buruz ere gauza bera esan dezakegu, haietan dagoen talentua eta ezagutza elkartuz hazkuntza iraunkorra bermatu daiteke eta. “Azkar joan nahi baduzu, zoaz bakarrik; urruti iritsi nahi baduzu, laguntza eraman (goazen elkarrekin)” dio Afrikako esaera batek. Bizi-zientzien industriaren gorakada askoren erantzukizuna da, eta guztion etorkizuna.


LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.