NEWS
EUSKAL BIOESKUALDEAREN NEWSLETERRA
9. Zkia | 2010ko Iraila



Carlos Luri
CIC microGUNEren Zuzendari Orokorra

"Enpresak sortzeko hainbat diziplinak egin behar dute bat eta helburua merkatua izan behar da"

Carlos Luri, CIC microGUNEren Zuzendari Orokorra

CIC microGUNE Euskadin, mikroteknologien eremuan dagoen ikerketa jarduera guztia batzen duen goi etekineko plataforma da. Bere zuzendari orokorrak, Carlos Luri, azaldu dizkio BioBasque News-i zentroaren lanak zein eremu jorratzen dituzten eta osasun zientzien alde egiten duela, eta argi utzi du helburu nagusia merkatuan hainbat diziplinak bat eginez sartzea dela.

CIC microGUNE mikroteknologietako Ikerketa Zentro Korpotiboa da eta, dagoeneko, badu hainbat urtetako eskarmentua. Zein izan da sortu zenetik jarraitu duen bidea eta zein dira egun ikertzen dituen arlo nagusiak?

2004 hasieran sortu zen CIC microGUNE eta martxan zegoen baina hasiberria zen mikrobioteknologietako ikertzaileen multzoa biltzeko ideiarekin sortu zen. Herrialde txikia da hau eta ikertzaileen taldeak ere txikiak dira; kokapen ona edukitzeak ikertzaile multzo kritiko egokia edukitzea dakar, izen handiko nazioarteko beste taldeekin alderatu nahi badugu eta first class taldean sartu nahi badugu.

Hau da, EAEan zehar dauden ikertzaileen taldeen artean goi mailako elkarlanerako plataforma bihurtzeko xedearekin sortu zen CIC microGUNE eta merkatu-teknologia proiektuetan egiten du lan. Ceit-IK4, Ikerlan-IK4 eta Tekniker-IK4 ikerketa zentroen eta Mondragon Unibertsitatea eta Tecnun unibertsitateen arteko aliantza estrategikoaren, IMEC belgikar ikerketa zentroaren laguntzaren eta Mondragon enpresa-taldearen babesaren emaitza da.

Egun, 70 lagun inguruko ikertzaileen taldea dugu, eta 100 eta 10.000 bitarteko tamainako laborategiak ditugu (gela garbia), lan-eremuaren araberakoak.

Burutzen ditugun mikroteknologiako ariketen artean mikrogailuen eta aplikazio esparru askotan (biozientziak, automozioa, energia eta IKTak) erabil daitezkeen osagaien diseinua, fabrikazioa eta packaging-a dugu.

Mikrosentsoreetan, Mikrofluidoetan eta Mikro/nanoingeniaritzan espezializatutako ikerketen hiru unitateen bitartez burutzen dira jarduera horiek, zeinetan hainbat espezie biologikoren Hautemate elektrokimikoan eta immunomagnetikoan; metalen zein polimeroen nanoegituraketan; polimeroetan mikroekintzetan; mikrooptoelektronika organikoan; gasak hautemateko eta mikro/nanosistemen barneratzeko material nanoegituratuetan egiten den lan.

Biozientzien eremu zabalaren barruan burutzen ditu zentroak jarduera ugari eta laster Biospain 2010 ediziora joango da. Zer dakarkio CIC microGUNEk Euskal BioEskualdeari, BioBasqueri?

Argi dago bere ikerketa gehienak zuzentzeko CIC microGUNEk hartu duen apustua zein den: osasun zientziak. Izan ere, bere ikerketa jardueraren erdia baino gehiago aplikazio-eremu horretara dago zuzenduta. Gure ustez, egun dagoen teknologia hobetzen duten eta, azken finean, pertsonen ongizatea hobetzen laguntzen duten produktu berriak garatzeko aukera berriak eskaintzeko aukera gehienak hor daude.

Eta, eremu horren barruan,gure proiektuen zati handi bat biltzen dituen esparruetariko bat diagnosi azkarrarena da: gaixotasunak unean bertan eta gaixoa hartzen den edonon hautematea ahalbidetzen duten gailuak garatzea.

Biztanleria gero eta gehiago zahartzeak, bizi-itxaropena luzatzen ari delako, minbizia eta antzerako beste gaixotasunen iraupenak eta eraginak, bihotzaren gaixotasunak, diabetesak, obesitateak, eta abarrek, eta baita gaixotasun infekzioso endemikoek ere, osasun arreta behar duten pertsonen unibertso handia sortzen dute. Gure ustez, testuinguru berri hori bilakatu da osasun arreta sistema publikoen arazo nagusia dagoen eskaera guztiari erantzuteko zailtasunarengatik eta ospitaleetako arretak gero eta gehiago balio duelako. Egoera horrek beste formula berri batzuk behar ditu lekuz alda daitezkeen diagnosi azkarreko soluzioak inplementatzeko, analisi azkarrak, merkeak eta errazak hainbat lekutan egin ahal izateko helburuarekin (ospitaleetan, aireportuetan, medikuenean, errepideko polizia-kontroletan, ingurumenean), eta baita gaixotasunen "monitorizazio pertsonalizatuaren" eskaera gero eta handiagoari erantzuteko.

Genomika, proteomika, bioinformatika, mikro eta nanoteknologia teknologietan lortutako aurrerapenek eta IKTek analisi biomolekularren bidez diagnosiak erraz egiteko gai izango diren gailuak garatzea ahalbidetuko dute, oso txikiak izango direlako, merkeak eta erabilera bakarrekoak. Gainera, erabiltzeko errazak izango direnez, gaixoei arreta eskainiko zaion edozein lekutan erabili ahal izango dira.

Prestazio horiek eskainiko dituzten gailuak edo produktuak merkatura iristeko hainbat diziplina teknologikoren arteko elkarlana beharko da, arestian aipaturikoak esaterako. Merkatuak produktuak eskatzen ditu, beraz, microGUNEtik, aipaturiko teknologiak (bio, mikro, nano, etab.) sakon eta banan-banan aztertzea beharrezkoa iruditzen zaigu. Baina Euskadiko industriako lehiakortasuna areagotzean modu aktiboan jardutea eta ezagutzan oinarritzen diren enpresa berriak sortzea, hainbat diziplinaren arteko ikerketen bat egitea beharrezkoa du, aplikazioen behin-behineko garapena dutelarik helburutzat.

CIC microGUNEk Euskal BioEskualdeari mikroteknologietan duen eskarmentua ekar diezaioke, diagnosi azkarrari zuzendutakoetan duena bereziki. Beste hitz batzuetan esanda, gure ekarpen orokorrena "ingeniaritzaren kontzeptuak (fisikoak eta kimikoak) arazo medikuei eta biologikoei irtenbidea bilatzeko erabiltzea izango litzake".

Erradikalak ere izan daitezkeen berrikuntzak garatzeko bategite teknologikoaren aldeko apustu horretatik, mota horretako zein proiektutan egiten du lan zentroak eta zein bazkiderekin?

Diagnosi azkarrarengatik dugun interesaren eta bat egite teknologiko horren beharra larria dela esatearen proiektu adierazgarriena agian "laborategiak txip batean" garatzea izan daiteke (lab-on-a-chip) koste oso baxuarekin, emaitza lortzeko behar dugun denbora luzatu gabe edo sentikortasuna jaitsi gabe edo erabiltzeko erraztasuna galdu gabe. Proiektu horretan, medikuntzaren eremuko, biologia molekularreko, ingurumeneko eta mikro-nanoteknologietako Europako hainbat aditu elkartu dira hura garatzeko. Erabiltzaileak smartphone deritzon interfaz ezagunaren bitartez (osagarri berezi bat gehitu zaion telefono mugikorra) eta labcard multzo baten (Lab on a chip) (kreditu-txartel baten antzerakoak) eta azaleko partxe batzuen bitartez ("tirita" bezalakoak) jasoko lituzke testen emaitzak. Horietan prestatuko dira eta hautemango dira laginak.

Proiektuaren xedea garatutako gailuak lau aplikaziotan balioztatzea da: Labcard itsasoko algen analisirako, klima-aldaketa aztertzeko, haiek xurgatzen duten CO2a hautemanez; labcard Salmonella eta Campylobacter bakterioak hiltegietan eta abeltegietan hautemateko; labcardak minbizi kolorrektala odolaren bitartez monitorizatzeko; eta azaleko adabaki bat gidari profesionaletan kokaina kontsumitu duten hautemateko. Labcard horietan egin nahi den kostuen murrizketa egungo sistemetan erabiltzen diren olaten ordez polimerozko filmen erabileran (geruzak) dago oinarrituta.

Beste mota batzuetako proiektu batzuk ere badira, diagnosi azkarreko helburu berarekin, birusak edo patogenoak hautemateko biosentsoreak garatzeko xedea dutenak. Proiektu horietan, CIC microGUNEren esperientzia hautemate elektrokimiko eta immunomagnetikoa mikro eta nanoelektrodoen garapenean finkatzen da eta zunda biologikoak orientatzeko eta geldiarazteko gainazalen funtzionalizaziorako gaitasunean. Beste diziplina batzuk bat egitea beharrezkoa duten proiektuak dira, beraz, beste Zentro eta Erakunde batzuk ere hartzen dute parte, EAEkoak gehienbat eta bioteknologia eta medikuntza arloetan, funtsean, duten eskarmentua dakarte.

Adibide zehatz gisa, aipatu behar dugu egun biozientzien sektoreko enpresekin eta aditu medikuekin batera ari garela ikertzen hanturaren markatzailearen (TNF-alfa) kontzentrazioa, mililitroko 15 piko-gramorainoko proteinaren kontzentrazio ñimiñoak gaixoaren odolean monitorizatzeko sentsore merke eta sentikor bat garatzeko. Gailu sentso5rearen garapenean mikroteknologiak erabiltzeak hautemateko sentikortasuna areagotzea ahalbidetuko du eta gailuaren kostea murriztea, erabilera zabaltzeko.

CIC microGUNE bazkide ona da bere know-howtik abiatuz bere produktua garatu nahi duten enpresentzat. Zein emaitza ari dira lortzen edo lor daitezke elkarlan horren ondorioz?

Bioenpresekin elkarlanean hasi besterik ez dugu egin. Une honetan, enpresa horietara hurbiltzen ari gara elkarlanerako dauden aukerak aztertzeko.

Izan ere, zentzu horretan izan zen Biospain 2010era joatea, biozientzien industriaren behar zehatzak ezagutzea eta produktuen garapenean mikroteknologiek zer ekar dezaketen ezagutzera ematea. Merkatuan pentsatuz gero, produktuetan eta zerbitzuetan, "bio" eta "mikro" eremuek elkarren beharra dute, mikroteknologiekin lor daitezkeen zenbait abantailatan pentsatuz, hau da, miniaturizazioarekin, beharrezkoa den lagina asko txikiagotzea eta, harekin batera, erreaktiboen kantitatea ere, analisia egiteko behar dugun denbora murriztea, laginaren ingurunearen kontrola hobetzea (tenperatura, pHa, presioa), sendagaien dosifikatzea eta erreaktiboena zehatzagoa izatea, identifikazioaren eta hautematearen sentsibilitatea altuagoa izatea, zelularen mailan ere bai...

Elkarlan honetatik espero ahal izango diren emaitzak, nire ustez, bi esalditan laburbil daitezke: Agertzen doazen merkatu-nitxoetara sartu ahal izan eta egungo sektoreetan posizio lehiakor on bati eusten jarraitu ahal izatea mikroteknologiek eskaintzen dituzten abantailak erabiliz (miniaturizazioa).

Diagnosi azkarreko gailuek, lab-on-a-chip delakoa esaterako, gaixotasunak diagnostikatzeko, medikuen arreta eskaintzeko edo ingurumena monitorizatzeko modua erabat alda dezakete. Garapen horiek gizartean eta ekonomian izan dezaketen eraginari buruzko aurreikuspenik ba al dago? Nola ikusten da etorkizuna bat egiteko teknologikotik?

Gailu hauek etorkizun oparoa dutela pentsarazten dizkiguten gakoak aipatu baditugu ere, eta merkatu-analisiek ere hori adierazten badute ere, lan asko dago oraindik egiteke diagnosi azkarra (unean bertan) edonon egiteko eta gaixotasunen tratamendu pertsonalizatua egitea ahalbidetuko duten gailu oso txikiak eta merkeak merkaturatzeko. Gainditu beharreko hesiak daude itxaropen zoragarri horiek egi bihurtzeko: Hesi teknologikoak, kostearen ingurukoak eta gailuaren sendotasunekoak.

Pentsa dezakegu, adibidez, teknologia horiek herrialde arbuiatuetan eragin handia izan dezaketela, diagnosi azkarreko mikrogailuak oso erabilgarriak eta eraginkorrak izan daitezkeelako gaixotasun infekziosoak diagnostikatzeko orduan eta garapen bidean dauden herrialdeetan oso arazo larria baita hori. Izan ere, pneumoniak Afrikan gertatzen diren haurren heriotzaren %21 eragiten du eta Hego-ekialdeko Asian, %19; malariak urtean milioi bat heriotza baino gehiago eragiten ditu herrialde txiroetan; eta Sahara azpiko Afrikako herrialde askotako emakume haurdunen %20 GIB birusarekin dago infektatuta. Baina funtsezkoak diren bi alderdi gainditu behar dira: gailuaren kostea eta produktuaren sendotasuna. Mikrogailuek dolarra balio beharko lukete merkatuan eta azkar hondatzen ez diren eta Afrikako tenperaturak hobeto jasaten dituzten erreaktiboak eduki beharko lituzkete.

Hala ere, merkatu-analisi guztien arabera, gailuek etorkizun oparoa dute eta, ondorioz, ikerketa-talde eta enpresa asko dihardute egun gogor lanean itxaropen horiek egi bihurtzeko. Gizartean oso eragin handia izango dute, beraz, gaixoaren inguruko agertokietan, "monitorizazio pertsonal" eskaeraren areagotzeari erantzuteaz gain, hobeto egongo dira kokatuta kontinente batetik bestera azkar transmititzen diren gaixotasun infekziosoak tokian bertan hautemateko, azken urteotan kezka handia sortu baita horren inguruan.

Baina, horretarako, gako garrantzitsuenetariko bat hainbat diziplinako adituen arteko elkarlan estua da: biologoak, sendagileak, mikroteknologoak, etab. Guztia laburbilduz, arrakasta eta hura lortzeko azkartasuna, parte hartuko duten teknologien bat egitearen menpe egongo dira. Eta hori da erronka, baina baita aukera aparta ere, Euskadirentzat, behar dena badugu eta, BioBasque eta nanoBasque agentzien bitartez ordeztutako biozientzien eta nanozientzien aldeko apustua barne.

LEGE OHARRA
Informazio buletin hau Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial, SA (SPRI, SA) enpresaren jabetzakoa da. SPRI, SA Arabako Merkataritzaren Erregistroan dago izena emanda, 256. liburukian, 182. liburuko 3. atalean, 88. folioko 1.614. orrian, lehen inskripzioan. A01021237 da bere IFK, eta honako helbidean du egoitza: Wellingtongo dukea 2, 01010 Gasteiz.