

(Bilbo, 2008ko ekaina). NorayBio bioteknologiako euskal enpresak biozientzietarako softwareak garatzen ditu. Enpresak berriki parte hartu du Vienako “10th European Regional ISSX Meeting” topaketan eta bertan, bere produktu nagusiaren bertsio berri bat aurkeztu du: Noraymet Adme.
Noraymet Adme softwareari esker, medikamendu berriek gizakiengan izan dezaketen eragina aurreikusi daiteke. Horretarako, in vitro egiten diren ADME entseguetatik (xurgatzea, banaketa, metabolismoa eta iraizpena) lortzen diren datuak soilik behar dira eta, hortaz, ez da zertan laborategiko animaliarik erabili behar.
Eraginak aurreikusteko duen gaitasunaz gain, Noraymet Adme-ri esker “in vitro” egiten diren ADME ikerketa ezberdinetatik ateratako informazioa bildu daiteke, informazio ugari kudeatzeko premiari erantzunez eta informazioa helburu deduktibo batekin alderatzeko eta lotzeko gaitasuna eskainiz. Bestetik, softwarea gai da hasiera batean ikusten ez diren emaitzen erantzunak eskaintzeko.
“10th European Regional ISSX Meeting”-a medikamendu berrien garapenean diharduten farmazia sektoreko profesionalak biltzen dituen nazioarteko topaketarik garrantzitsuena da. NorayBio eta Advancell azoka horretan stand propioa izan zuten Estatuko enpresa bakarrak izan ziren.