SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Merkatu frantsesari erantzuteko bulego komertzial berria zabaldu du NorayBiok Lyonen

2011ko otsailaren 28an

Laborategi


2011 urterako nazioartekotze estrategiaren barruan, martxoaren 1ean, NorayBiok bere bulego komertzial berria zabalduko du Frantzian. Bulegoa World Trade Center-ean dago: Lyoneko Cité Internationale-an, hain zuzen, hiriaren garapen zentroetariko batean.

Hala, NorayBiok frantses merkatuari arreta handiagoa eskaini ahal izango dio, eta baita Belgika eta Suitza bezalako bezero potentzialetatik hurbilago egon ahal izango da, horiek enpresaren bezero zerrendarako oso garrantzitsuak baitira.

"Pierre et Marie Curie" eta "Paris Descartes" Frantziako unibertsitateen animalietan oinarritutako ikerketak egiteko zentro-sareen kudeaketa ahalbidetzen duen aplikazio bioinformatiko baten hornikuntzarako lehiaketa publikoa lortu eta gero, Frantzia izan da horien lehentasunezko merkatua. Bertan ezagutzera eman da eta bere zerbitzuak eta produktuak eskaini ditu.

NorayBio sortu zenetik, Frantzia egon da nazioartekotasun estrategian. Bere hurbiltasuna eta aberastasuna ikerkuntzan dela eta, NorayBioko katalogoa osatzen duten produktuen erabiltzaile garrantzitsuena da, bereziki AniBio eta NorayBanks softwareak.

Aldi berean, NorayBiok Italian duen bulegoarekin jarraituko du, eta horrek bere jarduerarekin aurrera jarraituko du. Enpresarentzat 3 bezero garrantzitsu lortu ditu honek, azkena, Napoleseko Instituto Nazionale Tumori, zeinak AniBioren softwarea erabiliko duen beren ikerketetan.