

Debagoienako Ospitaleko Osasun Kudeaketako Unitatearen Buruak, Javier Mar-ek, zuzendutako Hartutako Kalte Zerebralari (HKZ) buruz egin berri duten ikerketa batek datu adierazgarriak eskaintzen dizkigu zerbitzu soziosanitarioak planifikatzeko. Ikerketaren berrikuntza nagusia da Hartutako Kalte Zerebralak (HKZ) sortutako desgaitasun egoeren prebalentzia kalkulatzen duela. Hau da, horiek sortzen dituzten ondorio kronikoak eta kostuak kuantifikatzen ditu.
Ikerketaren helburua herrialde industrializatuko profil epidemiologiko berrian sortu diren behar berriak nabarmentzeari dago zuzendua. Horren arabera, gaixotasun kronikoak dira karga handiena eragiten dutenak. Izan ere, gaixo bakoitzaren urteko kostua 21.040 eurokoa da batez beste Euskadin eta Nafarroan; eta kargaren erdia, gutxi gora behera, gaixoaren familiak ordaintzen du.
Gipuzkoa Mendebaldeko Ospitaleen arteko Ikerketa Unitatearen koordinatzailea ere den Javier Marrek gertakizun zehatzak simulatzen dituzten ereduak lantzen ditu gaixotasunen prebalentzia kalkulatzeko, orain arte oso gutxi aztertu den osasun eremua, eta horren inguruan idatzi dituen artikuluek oihartzun handia izan dute sektoreko munduko argitalpenetan..
Gure gizartean gertatzen den profil epidemiologikoaren aldaketa ikusita, Javier Marrek duela bost urte ekin zion Berrikuntza Ikerketa Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF)-ek sustatutako diru-laguntzak finantzatutako ikerketari.
Mar doktoreak dio HKZ ondorio zuzenak dituela kaltetuan, haren zaintzaileetan eta gizarte zein erakundeetan. Ondorioz, osasun eta bizi-mailan kosteak eragin ditzake, gaixoetan eta haien zaintzaileetan, eta haiei guztiei kostu ekonomikoak eragiten dizkie.