

Bioteknologia-sektorean industria-jabetza zaintzeko zerbitzurik egon dadin, orain gutxi, Patenta sortu da Euskadin, sektore horretan bertan jardungo den agentzia. Sortu berri den enpresaren asmoa zera da: berrikuntza sustatzea eta industria-jabetza erakustea, funtsezko eragina baitute jakintza-arlo horretako erakunde guztien emaitzetan.
Proiektua CIC bioGUNEren eta CIC biomaGUNEren lankidetzarekin batera sortu da; izan ere, horko ikerlari batzuek patenteen bideragarritasuna eta potentzialtasuna ikertuko dute biologia molekularrean, genetikoan eta nanoteknologian, besteak beste.
Patentak, beraz, Miramongo Teknologia Elkartegian, erabateko eta gertuko aholkularitza-zerbitzua ematen dio enpresa, unibertsitate, ospitale eta partikular orori, patenteei, markei, industria-ereduei, jabetzari eta datuak zaintzeari buruzko aholkua behar izanez gero.