


Euskal enpresen partzuergo batek haurretan garapen neurologikoko arazoen diagnosia, jarraipena eta tratamendua egiteko irtenbide teknologikoa ari du garatzen. Haur Zaintz@ proiektua deritzo, 2009an hasi zen eta 2011an bukatzea espero da.
Sendagileek eta espezialistek erabiliko dute teknologia berriam garapen neurofuntzionalarekin arazoak dituzten haurrak tratatzen dituzten ospitaletan, egoitzetan, ikastetxeetan edo administrazioetan. Proiektuaren xedea soluzio sozioteknologikoak eta terapeutikoak garatzean oinarritu da, plataforma teknologikoetan eta interfaze erabilerrazetan, arazo horien diagnosia eta tratamendua burutzeko metodoak hobetuko dituztenak.
Haurren neurogarapeneko gaixotasunen artean garrantzitsuena Aspergerren sindromea da, 10.000 pertsonatik 48k dutena, eta 6 eta 7 urtetik aurrera, gizonezkoetan emakumezkoetan baino 5 aldiz gehiago hautematen dena. Adinaren arabera koadro klinikoa aldatzen bada ere, denborak aurrera egin ahala, ezintasun soziala are nabariagoa izan ohi da. Antzerako arazoa dute Arreta Defizita eta Hiperaktibitate Nahasteak dituzten haurrek. Kasu honetan, 1.000 biztanletik 7k dute, haurren % 3 eta 5 bitartean (gela bakoitzeko batek).
Sistema softwarea eta hardwarea bateratu eta garatua behar duten azpisistemetan oinarrituko da. Errealitate birtualeko eta 3Dko sistemak erabiliko dira eta baita “fMRI” bidezko errresonantzia magnetiko funtzionalen bitartez burmuinak seinaleak hautematea, lortutako informazioa prozesatzeko eta erabakiak hartzeko aplikazioak ere (modu automatikoan zein laguntza bidez) -murgildutakoak zein softwareak-. Era berean, aipaturiko gaixotasunen urrutiko tratamendua eta urrutiko jarraipena teknologia berberekin egiteko web tresna bat ari dira garatzen.
Haur Zaintz@ proiektua, Eusko Jaurlaritzak Etorgai programaren esparruan finantzatutakoa, 2009an hasi zen eta 2011n amaituko da. Bilbomatikak burutzen du proiektua eta Progenika, GTS Thaumat, Virtualware, Bizgorre enpresek eta Itxaropena Fundazioa (Osasun Psikikoaren Urrutitiko Zaintza), Deustuko Unibertsitatea (Deustotech-Vida ingeniaritza taldea eta DeustoSalud gaixotasun neuromuskularren eta neuromotoreen taldea), Osatek eta Bioef erakundeek osatzen dute lantaldea.