SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Progenika Biopharmak Grifolsen esku utzi du odolaren genotipoa egiteko bere BLOOSchip® testa

Ekainak 25, 2010

Progenika Biopharmak Grifolsen esku utzi du odolaren genotipoa egiteko bere BLOOSchip® testa

Progenika Biopharma enpresa bioteknologikoak, medikuntza pertsonalizaturako teknologia garatzen duena, Grifols enpresa farmazeutikoaren esku utzi du mundu osoan odolaren genotipoa egiteko BLOODchip® testa, emailearen eta hartzailearen arteko odol-bateragarritasuna duten odol-unitateak eskura izatea errazten duena.

Antonio Martinezek esan duenez, Progenikako kontseilari delegatua, “saltzeko akordio horrek gure produktuak behar bezala merkaturatzea ziurtatzen du eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten diagnosirako tresnak eta terapeutikoak ikertzeko eta garatzeko gure esfortzuak sendotzea ahalbidetuko du.

Bestetik, akordioak Grifolsi “Diagnostic saila sendotzea ahalbidetuko dio eta odol taldeen banaketa eremuan gure posizioa hobetzea ere bai, guztiz berritzailea den tresna bati esker, transfusioetan segurtasuna areagotzen baitu eta horrek oso harrera ona izango baitu bezeroen artean", dio Victor Grifolsek, Grifolsen presidente eta kontseilari delegatuak.

Grifols 90 herrialdetan baino gehiagotan dago bere 22 filialen bitartez eta horrek testa mundu osoan hedatzea erraztuko du. Hurrengo 5 urteetan BLOODchip®-ren salmentek 50-100 milioi euro ematea espero du enpresak, transfusioetako bateragarritasuneko ikerketetan biologia molekularreko probak erabiltzea oraindik aski aztertu ez bada ere, herrialde askotan zabaltzen ari diren hemozaintza eta transfusioen segurtasun planekin bere erabilera hedatzea espero baita.

BLOODchip® testak CE marka badu eta Bloodgen Partzuergoak garatu du, Europako odol-bankuek, hainbat ikerketa erakundek eta Progenika Biopharmak osatzen duten lider taldea denak garatu du gaixoaren segurtasuna eta transfusioen bateragarritasuna hobetzeko odol taldeak eta genotipoak zehaztuz.