SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

LPL genean mutazioak hautematen dituen lehenengo DNAtxipa Europan saltzeko baimena lortu du Progenikak

Irailak 27, 2010

Progenika


Medikuntza pertsonalizatuan espezializatutako Progenika enpresak Europan saltzeko baimena ematen dion CE marka lortu du LPLchip®-arentzat, triglizeridoen mailaren igoerak eta pankreatitis akutu errepikaria arazo larrienen artean eragiten dituen lipasa lipoproteinaren eskasiaren (LPLD) kausa genetikoa identifikatzen duena.

Gaixotasuna progresiboa dela eta, funtsezkoa da diagnosi goiztiarra egitea gaixoek ahalik eta zaintza klinikorik onena eduki dezaten. Baina, gaur egun, gaixorik gehienetan diagnosia berandu egiten da. Hori dela eta, Progenikak LPLchip® delakoa garatu du, modu zehatzean, azkarrean eta errentagarrian LPDL eragiten duten LPL genearen 120tik gorako mutazioak.

Gaur egun, ez dago onartutako tratamendurik LPLDarentzat, eta gaixoek egin dezaketen bakarra koipeak murriztuta dituen dieta jarraitzea da. Tamalez, horrek ez du pankreatitisa edukitzeko arriskua deuseztatzen.

Alipogene Tiparvovec deritzon terapia berriarekin, Amsterdam Molecular Therapeutics (AMT) enpresak garatutakoa, LPLDa eragiten duten akats genikoak konpentsatzen dira. Dagoeneko klinikoki probatu dute tratamendua Herbeheretako eta Kanadako gaixoetan, eta beraiekin lortutako datuek argi utzi dute terapia segurua dela, gaixoek ongi onartzen dutela eta, azken finean, emaitza positiboa dela: injekzioak eman eta 3 eta 12 aste bitartean gaixo gehienek baraurik zituzten triglizeridoen kontzentrazioek beherantz egin zuten. Horrez gain, pankreatitis gertakariak % 70 baino gehiago murriztu dira.

LPLchipari esker, LPLDarentzat izango den terapia genikoa jasotzeko aukerak dituzten gaixoak identifikatu ahal izango dira. Progenika aitzindaria da DNAchip direlakoetan, eta diagnosi fidagarria eta azkarra egiten duen teknologia aurreratu horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, proba. LPLchip bidez analisia egiteko odol edo listu lagin bat besterik ez da behar.

Progenikak AMTrekin elkar egin du lan , terapia genikoan liderra den konpainia bioteknologikoa, eta LPLDarentzat lortutako terapia klinikoko saiakuntza klinikoetan lortutako emaitza onak direla eta, bi konpainiek terapia genikoa eta LPLchip hori mundu osoan saldu nahi dute. Beraz, AMTk Alipogene Tipavovec saltzeko baimena eskatu dio Sendagaien Europar Agentziari, produktua gaixoen eskura jartzeko. Helburua tratamendua Estatu Batuetara eta Kanadara ere iristea da.