• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Progenikaren LIPOchip-ak Bostongo Arterioesklerosiaren Nazioarteko XV. Batzarraren goresmenak jaso ditu

Uztailak 15, 2009

pantalla de un ordenador

Progenika bioteknologiako euskal enpresak garatutako produktu batek Bostonen (AEB) ekainean ospatu zen Arterioesklerosiaren Nazioarteko XV. Batzarraren goresmenak jaso ditu. Ekimen horretan parte hartu zuten zientzialariek Progenikaren LIPOchip-a goretsi zuten, esanez berau dela munduko tresna bakarra gai dena LDL kolesterolaren (kolesterol txarra esan ohi zaion kolesterolaren) errezeptorearen genean mutazio puntualak eta berrantolaketa handiak antzemateko.
LIPOchip-a familia-hiperkolesterolemia diagnostikatzeko, pronostikoa egiteko eta tratamenduaren erantzuna ezagutzeko balio duen DNA-biotxip bat da. Munduko CE markako lehen biotxipa izan zen eta EBko kalitate, fidagarritasun eta segurtasun eskakizun guztiak betetzen dituela segurtatzen du eta, gainera, merkaturatu daitekeela baimentzen du.

Progenikak garapen eta produkzio zentroak dauzka Bizkaiko Teknologi Zentroan eta Massachusettseko Teknologi Institutuan (AEB). Medikuntza pertsonalizatuan lider den konpainia honek laborategi bat ere badu Arabiar Emirerrietan eta bulego komertzialak eta patenteen bulegoak Madril eta Londresen.

Progenikak Osasun Ministerioak baimendutako instalazioak dauzka, in vitro diagnostikoko sistemak ekoizteko, zeina ezinbesteko baldintza baita produktuek CE marka izan dezaten. Massachusettseko Teknologi Institutuko laborategia CLIA (AEBtako Agintaritza Federalak ematen duena) ziurtagiripeko odol diagnostikoak egiten dituen munduko laborategi bakarra da