SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Progenikak garapen-zentro berria ireki du Bizkaian, 8 milioiko inbertsioa egin eta gero

Urtarrilak 29, 2010

Laureano Simón, Antonio Martínez, Patxi López y Trinidad Jiménez
Laureano Simón, Antonio Martínez,
Patxi López eta Trinidad Jiménez

Progenika Biopharma, Medikuntza pertsonalizatuan espezializatutako euskal enpresa, iragan urtarrilaren 28an inauguratu zuen Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuta dagoen eta biochipak garatzen eta ekoizten dituen zentroa. Enpresak 150 langile inguru dit enpresak, hainbat diziplinakoak eta herrialdeetakoak, horietako % 60 baino gehiago doktoreak. Guztira 8 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du (2,5 milioi ekipamenduan).

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Patxi López, zuzendu zuen inaugurazioa eta han egon ziren Osasun Ministra, Trinidad Jimenez, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Industria Sailburuak ere, enpresa munduko hainbat ordezkarirekin batera.

Zentro berria enpresaren hazkuntzarako apustuaren zati bat da. Hurrengo hiru urteetan I+G arloan 75 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egiteko hedatze-plana du enpresak eta 200 milioiko negozio-bolumena lortu nahi du 2012 urtean. Hedatze-planaren barruan, laster, Mexikon egoitza berria irekitzea dago. Antonio Martínezek, konpainiaren sortzailea eta Kontseilari Delegatuak dio bide bakarra “merkatu orokorra eta herrialde bakoitzeko errealitateari egokitutako soluzioak dituena garatzea dela”.

Progenika taldeak gaixotasunen diagnosiari eta pronostikoari zein gaixoek tratamenduen aurrean duten erantzunari zuzendutako medikuntza pertsonalizaturako biochipak garatzen ditu. Progenikak hainbat garapen eta ekoizpen zentro ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan eta Cambridgeko MITaren campusean (Massachussets, AEB), merkatal bulegoa du Arabiar Emirerrietan (Dubai), eta merkatal bulegoak eta Jabego Intelektualaren kudeaketarako bulegoak Madrilen eta Londresen.

Progenika Biopharmak dagoeneko merkatuan dauden zenbait produktu patentatu eta garatu ditu, horien artean LIPOchip, Familia Hipercolesterolemiaren diagnosia egiten duena (kolesterol hereditarioa), edo BLOODchip, odol transfusioen bateragarritasuna ziurtatzekoa. Egun, 10 proiektutan egiten du lan enpresak, merkatuaren ingurukoak batzuek, onkologia eta Nerbio Sistema Zentraleko gaixotasunen eremuan: eskizofrenia, depresioa eta esklerosi multiplea.