SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Proteomikak eta CIC bioGUNEk biomarkagailuen eta artrosiaren diagnosiaren inguruan ari dira ikertzen

Apirilak 26, 2010

proteomika4

Proteomika euskal enpresa eta CIC bioGUNE Biozientzietan Ikerketa Kooperatiboko Zentroa Neogenius proiektuan, artrosia duten gaixoetan mina kentzeko sendagai berriak eta biomarkagailuak aurkitzeko eta garatzeko programa, dihardute lanean, Almirall, Esteve eta Palau Pharma enpresa farmazeutikoekin batera.

Proteomikak Neogeniusen bi azpiproiektuetako batean hartuko du parte, Biomarkagailuak izenekoan. Artrosia duten gaixoak identifikatzeaz arduratuko da eta, epe laburrean zein luzean, diagnosia egiteko tresnen diseinua erraztuko du. Horretarako, euskal konpainia bioteknologikoak tresna proteomikoak erabiltzean eta minarekin lotutako biomarkagailuen garapenean duen eskarmentua ekarriko du.

Neogenius proiektua Proteomikaren jarduera nagusiarekin bat dator: diagnosi sistema ez erasokorreko sistemen garapa eta giza gaixotasunen pronostikoa eta iragarpena, edo haien aurkako terapia farmakologikoaren erantzuna monitorizatzea, hain zuzen ere. Baita haien ikerketa-lerroekin zerikusia duten beste hainbat produkturen edo haien eratorrien erabilera kliniko edo farmakologikoa inplementatzea, eta harekin lotutako know-howa ere.

Progenika Taldea barruan dagoen Proteomikak, Medikuntza Pertsonalizaturako produktuak saltzen ditu, Euskal BioEskualdea indarrez finkatu den merkatuko nitxoan, hain zuzen ere.

Neogeniusek lau urte iraungo ditu eta 15,4 euroko aurrekontua izango du. Hainbat ETEk eta IHEk (Ikerketako Herri Erakundeak) hartuko dute parte eta CENIT programaren bitartez lortu du finantzazioa.