SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Proteomikak artritisa edo Crohna bezalako hanturazko gaixotasun kronikoen jarraipena hobetu du

Maiatzak 17, 2010

proteomika5

Proteomika euskal enpresak, Grupo Progenikaren barruan dagoena eta medikuntza pertsonalizatuan espezializatuta dagoena, hanturazko gaixotasunen jarraipena errazten duen produktu berria sortu du. Kit berriak, Promonitor® deritzona, artritis erreumatoidea, Crohnen gaixotasuna, ultzeradun kolitisa, espondriliartropatiak edo espondilitis ankilosantea, besteak beste, gaixotasunak dituzten gaixoetan sendagai biologikoak erabiltzea monitorizatzen eta hobetzen du.

Espainian, 250.000 pertsonak baino gehiagok dute (% 70, emakumeak) artritis erreumatoidea, 25etik 30 urtera azaltzen hasten den gaixotasuna, sendagaiak 50 urtetik aurrera hartzen hasten badira ere. Bestetik, Crohnen gaixotasuna 100.000 pertsona inguruk dute Espainian, horietatik % 33 20 urte baino gazteagoak, eta askotan, gaixoen bizi-kalitatean eragina duten ebakuntzak behar izaten dira. Bi kasuetan, gaixoaren eboluzioa tratamendu biologikoekin parametro subjektibo edo zehaztugabeen bitartez egiten da.

Promonitorrekin®, erreumatologian eta gastroenterologian adituek hobeto eta zehaztasun handiagoz kontrolatu ahal izango dute gaixotasunak tratamenduei erantzuteko modua eta haren eboluzioa. Test honek tratamenduaren efikazia neurtzea ahalbidetzen du, gaixotasunak sendagaiaren aurkako antigorputzak garatu dituen edo ez ikustea eta odolean zein kantitatetan dagoen neurtzea ahalbidetzen duelako. Horrela, sendagileak tratamendua aldatu ahal izango du eraginkorra ez dela ikusten bada.

Testari esker, akats sekundarioak eta gerta litezkeen erreakzioak garaiz hauteman ahal izango dira eta gaixoaren bizi-kalitatea asko hobetu. Gainera, tratamendu biologikoen kostua hobetu dezake, haien erabilera arrazionalagoa eta objektiboagoari esker.