


Quivacolor euskal enpresak, bere I+G departamentutik, ingurumena gehiago babesten duten produktuak garatzearen alde egin du. Bioteknologia bitartez lortutako eta olioak edo koipeak, besteak beste, desegiten dituzten entzimak eta bestelako produktu biologikoak dira.
Produktu hauek gauza askotarako erabil daitezke: industriako eta araztegietako hondakin urak tratatzeko, estolderiarako, putzu septikoetarako, koipe-tranpentzako, eraikinak, apartamentuak eta etxeak mantentzeko, tailerretan, elikadura industrian, ospitaletan edo kliniketan.
Horrez gain, konpainiak hainbat ur-produktu garatu ditu (pinturak, inprimazioak eta bernizak) kalte txikiagoa eragiten duten eta erresistentzia zein iraunkortasun handiagoak eskaintzen dituen lehengaietatik abiatuta. Ildo berean, Quvacolor produktu kimikoen arloan ere egiten du lan, eta ingurumena % 100 errespetatzen duten eta ingeniaritza genetikoaren bitartez kontrolatzen diren produktu biologikoak saltzen ditu dagoeneko.
Duela 30 urte baino gehiago sortu zen Quivacolor eta Itziarreko industrialdean dago. Hainbat herrialdetan saltzen ditu bere produktuak atzerrian dituen inplantazioen bitartez eta bere bezeroen esportazioei esker. Konpainiaren xedeetako bat bere produktuak zuzenean saltzen hastea da, eta lehenengo helburua frantziar merkatua da.