SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Euskadin egin da SmartHEALTH proiektu europarraren 3. Batzar Nagusia

SmartHEALTH proiektu europarraren partzuergoa Euskadin bildu zen azaroaren 6an, 7an eta 8an, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren egoitzan, urte guztian egindako lana bateratzeko eta hurrengo urteko zereginak planifikatzeko. Partzuergoa Europako hainbat herrialdetako 30 kidek osatzen dute eta Newcastleko Unibertsitateko (Erresuma Batua) ikerlari-talde bat du buru.

SmartHEALTH proiektua Europako Batzordeak finantzatzen du eta 21 mila euro inbertituko ditu. Proiektua 2005eko abenduan hasi eta lau urtez iraungo du. Proiektuaren helburua osasun-zaintza garatzea da informatika-teknologien, informatikaren, nanoteknologiaren eta biologia molekularraren bidez, zenbait minbizien diagnostiko genetikora aplikatuta: kolon eta ondesteetakoa, zerbikala eta bularretakoa. Proiektuan, Osakidetzako bi ikerlari-taldek hartzen dute parte eta kolon eta ondesteetako minbiziaren arloan egiten dute lan. Aurrerapen garrantzitsuak egin dira azken bi urte hauetan.