SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Tecnaliak ingurumenarentzat eta osasunarentzat kaltegarriak ez diren pestizidak garatu ditu

Urriak 11, 2010

Tecnalia


Tecnalia euskal korporazio teknologikoak BIMOSYN europar proiektuan hartzen du parte eta hura koordinatzen du. Proiektuaren helburua biozida kontzentrazio txikiagoa duten pestizidak eta, ondorioz, ingurumenean zein osasunean kalte gutxiago eragiten dutenak garatzea da.

Substantzia antioxidatzaile bioaktiboen (konposatu fenoliko naturalak, antozianinak, esaterako) eta intsektuen zein onddoen aurkako betiko bioziden arteko sinergia maila neurtzean datza proiektuaren garapen zientifikoa. Helburua sektore kimikorako bioziden lagungarri gisa erabil daitezkeen landare-jatorria duten estraktu naturalak erabiltzea da.

Hala, betikoak bezain eraginkorrak diren eta, aldi berean, ingurumenarentzat zein osasunarentzat kaltegarriak ez diren plagak kontrolatzeko produktuak lortu ahal izango dira. Pestizida berriak eulien, labezomorroen, termiten eta zuraren onddoen aurka erabili ahal izango dira.

Era berean, proiektuaren beste helburu batzuk dira enpresa eta merkataritza ikuspuntutik lehiakorrak diren produktuak lortzea eta eraikuntzaren sektorean pestiziden erabilera sustatzea.

Bi urte iraungo dituen proiektua, Tecnaliak koordinatzen duena, beste bost enpresarekin batera burutzen ari dira: Berkem (Frantzia), Linotech (Suedia), Rutlandbio (Erresuma Batua), Quadrifolio (Portugal) eta Dts-Oabe (Espainia). Garatutako produktu berriak merkaturatuko dituzte konpainia horiek.