

Tecnaliak korporazio teknologikoak Transbio proiektu internazionala koordinatzen du. Delako proiektuak hartzidura eta prozesu entzimatiko bezalako irtenbide bioteknologikoak erabiliko ditu honako hau lortzeko: balio altuko materialak egungo plastikoak ordezkatzeko, elikadura-osagaiak eta entzimak detergenteetan aplikatzeko fruten eta begetalen prozesatu industriaren lehengaietatik eta aprobetxatu ez diren produktuetatik abiatuta.
Urtero, Europan, fruta eta berdura hondakinak 192 milioi tona ingurukoak dira. Produktu horiek industriarako potentzial altua eta ingurumenean inpaktu baxuagoa duten materia berriztagarriak dira. Mari Carmen Villaranen, Tecnaliaren Bioprozesuen eta Kontserbazioaren sailaren gerentearen esanetan, "egungo lehengaiekin zerikusirik ez dutenek bilatzen ari gara, bere funtzioa bete eta gero aprobetxatu daitezkeenak, hain zuzen".
Petrolioa lehengai gisa etengabe erabiltzearen ondorioz, industriaren garapen jasangarritasunarentzat oztopo bat da ingurumena hondatzen, hornikuntzaren segurtasuna kaltetzen eta berriztagarriak ez diren lehengaiak agortzen baititu.
Proiektuari esker, biomasaren ekoizpen eta prozesatuaren industriaren jasangarritasuna globala hobetuko da. Azpiproduktuak guztiz aprobetxatzeko, prozesu bioteknologikoetan erabil ez daitezkeenak eta hartzidura prozesuetatik eratorritako hondakin materialak biogasa ekoizteko lehengai gisa erabiltzeko aukera ebaluatuko da.
Transbio proiektuaren 16 parte-hartzaileak Espainiatik, Belgikatik, Alemaniatik, Italiatik, Portugaletik, Errumaniatik, Costa Ricatik eta Mexikotik datoz.