


Koen Vandenbroeck doktoreak, Neurogenomiks-eko (UPV/EHU-Ikerbasque) zuzendariak zuzentzen du esklerosi anizkoitza tratatzeko medikuntza pertsonalizatuko Europako ikerketa proiektua, zeinak 2,36 milioi euroko finantzaketa baitu.
Neurogenomiks-ek hainbat herrialdetako (Espainia, Frantzia, Alemania, Herbehereak eta Errusia) bederatzi talde zientifikok osaturiko partzuergo baten lana koordinatzen du, non Progenika Biopharma euskal bioenpresak ere parte hartzen baitu. Progenika Biopharma-k DNA txipak garatu eta fabrikatzen ditu gaixotasunak diagnostikatzeko.
Partzuergoa
UEPHA*MS (United European for Development of Pharmacogenomics in Multiple Sclerosis)
sarearen barruan dago, zeina Bilbon izan baita ekainaren 10, 11 eta 12an esklerosi anizkoitzari aplikatutako bioestatistikari buruzko prestakuntza ikastaro batean parte hartzeko.
Neurogenomiks laborategia joan den martxoaren 18an inauguratu zen Bizkaiko Teknologi Parkean, eta bere ikerkuntza lanaren zati bat esklerosi anizkoitzarentzako terapiak bilatzean datza. Esklerosi anizkoitza gaixotasun kroniko neurologikoa da; une honetan, 400.000 pertsonak du gaixotasun hori Europan –horietatik, 2.000 EAEn daude-, baina oraindik ez du sendabiderik.