

Espainiako Biofisikako Elkartea (SBE)–k Bruker VII saria eman dio José Luis Rodríguez Arrondori, CSIC-EHU zentro mistoa den Biofisikako Unitatea-ko eta UPV/EHU–ko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologia Molekular eta Biokimika Departamentuko irakaslea dena. Sariak haien ikerketak Espainian burutzen dituzten zientzialarien lana saritzen du, eta zazpigarren edizio honetan, Egitura eta Funtzio Biofisika arloetan egin diren azken ekarpenak nabarmendu nahi izan dira.
Hautagaiak ebaluatzeaz eta saria emateaz arduratzen zen batzordeak José Luis Rodriguez Arrondok egindako ikerpenak nabarmendu zituen. Proteinen egitura eta dinamika ikertzeko espektroskopia infragorria garatzean egindako ekarpenak baloratu zituen bereziki, oso garrantzitsuak izan direnak eta nazio arteko mailan hiru ildo jarraitzen dituztenak: software eta datuak biltzeko protokoloentzako tresnak garatzea, biomolekula isolatuen ikerketak eta konplexu makromolekularren inguruko ikerketak, mintzenak edo giza lipoproteinenak, besteak beste.
“Baten laborategian burututako ikerketak saritzea oso pozgarria da, puntako laborategietara egindako bisitetan edo egonaldietan egiten dena baino gehiago", dio Arrondo irakasleak.
Azken ikerketei dagokienez, Arrondo irakasleak, Biofisikako Unitateko zuzendariordea dena, infragorrien mikroespektroskopia bitartez zelulak aztertzen hasi da, eta korrelazioko bi dimentsiotako espektroskopia garatzen dihardu. 80ko hamarkadan barneratu zen hurbilketa horrek proteina batean egindako aldaketak hobeto ulertzea dakar. Orain arte, 105 argitalpen eta 11 tesi atera ditu bere ikerketen ondorioz.