SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

EHUak egindako “Prestige”-ari buruzko ikerketa bat munduan itsasoko kutsadurari buruzko 50 aipatuenetarikoen artean

Ekainak 11, 2010

UPV / EHU

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)ko ikerketa-talde batek idatzitako artikulu zientifikoa azken bost urteetan itsasoko kutsadurari buruz mundu osoan gehien aipatu diren 50en artean dago. 2006an argitaratu zuen Marine Pollution Bulletin aldizkarian BCTA (Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian), Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Animali Biologia Zelularreko eta Zoologiako Departamentuarenak.

Biologia zelularrean katedradunak diren Ionan Marigómezek eta Miren Cajaravillek zuzendutako ikerlanaren emaitza da artikulua, eta ezagutzera ematen du muskuiluetan, antxoetan eta legatzean Prestige isuritako petrolioak izan duen eragina.

Ibon Cancio irakasleak jaso zuen Marine Pollution Bulletin aldizkariaren 2005-2009 bosturtekoan Top-50 most cited articles barruan daudela ziurtatzen duen diploma talde osoaren izenean, Hong Kongeko ospakizunean, 6th International Conference on Marine Pollution and Ecotoxicology (ICMPE).–aren barruan.

Ospakizunean, Cancio irakasleak europar aingiraren transkriptomaren sekuentziazioarekin lortutako emaitzak aurkeztu zituen (genoma guztien parte funtzionala, proteinak ekoizteko beharrezkoa den informazioa duena). Transkriptoma horri esker, garrantzia ekologikoa, ekonomikoa eta kulturala duen espezie horren hainbat alderdi metaboliko eta fisiologikoren erregulazioa ikertu ahal izango da. BCTA ikerketa taldea akuikultura bidez hazitako zein kutsatutako hainbat lekutatik hartutako aingiren ugalketa, erantzun immunea, lipidoen metatzea eta ingurumeneko kutsatzaileen aurreko erantzuna ikertuko ditu.