


Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bioteknologia gradua sartu du datorren ikasturterako ikasketa-eskaintzan. Lehenengo urtez eskainiko du euskal unibertsitateak Goi mailako Hezkuntzako Europar Esparruari erabat egokitutako graduko tituluak, graduondoko tituluekin duela zenbait ikasturte egin zuen bezala.
Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskainiko den Bioteknologia gradua oso lotuta dago Biologia eta Biokimikakoekin eta hainbat ikastaro izango ditu haiekin komunean.
EHUk Bioteknologiako profesionalak trebatzearen alde egin du, Unibertsitatearentzat arlo horrek "azken urteotan garapen ikusgarria izan duelako, eta etorkizunean ere bide horretatik jarraitzea espero delako”.
Bioteknologian Gradua lortuko duten jarduera profesionalen artean gizarteak eskatzen dituen produktuak, diseinua eta zerbitzuak eskaintzera daude zuzenduta eta industria mailan ekoizpen-plantetan burutzen diren prozesu bioteknologikoen kudeaketa eta kontrola hartzen dute gehienbat. Jarduera horien lan esparruak bioenpresak hartzen ditu gehienbat, nahiz eta aplikazioak erabiliko dituzten beste industria batzuetara ere hedatzen den.