

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)-ren Areto Nagusiak urriaren 29an hartu zuen eboluzioan dauden adituetariko bat den Francisco José Ayalaren honoris causa doktore izendapen-ekintza. EHUko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, Isabel Celaák, zuzendu zuten ekintza.
“Ohorea da Francisco Ayala koadro akademikoan edukitzea, gure garaiko zientzialari garrantzitsuenetariko bat baita", azaldu zuen EHUko errektorea den Iñaki Goirizelaiak.
Francisco J. Ayalak (Madril, 1934) eboluzioaren teorian iraultza ekarri zuen, biologia molekularra eboluzio-prozesuen ikerketan aplikatu zuen lehena izan zelako. Ordulari molekularraren inguruko ikerketengatik oso ezaguna da. Bi espezien arteko aldeei data jartzeko teknika horrekin, ADN bi sekuentzien artean dauden alde-kopuruetan oinarrituta haiek gertatu zirenetik zenbat denbora igaro den ondoriozta daiteke.
Aldi berean, Chagasen gaixotasunaren agente patogenoaren ugalketa-mekanismoa aurkitu zuen eta 16 eta 18 milioi pertsonari eragiten dien eta Hego Amerikan endemikoa den gaixotasun hori ongi osatzeko bidea ireki zuen. Malariak tximinoetan duen jatorriaren oinarrizko ikerketak ere egin ditu.
Jaso dituen sarien artean, Californiako Unibertsitatean University Professor da, Estatu Batuetako unibertsitate horrek ematen duen saririk onena; 1994 eta 2001 bitartean Clinton presidentearen zientzia-aholkularia izan zen, eta 2001ean, Zientzien Nazioko Domina. Iragan martxoan Templeton saria eman zioten, munduko balio ekonomikorik handiena duen zientzia-saria, milioi bat euro baino gehiagokoa.
Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkartea zientzia elkartearen presidente ohia da, zientzia elkarterik garrantzitsuena; eta kreazionismoaren aurka daramatza 30 urtetik gora eta zientzia eta erlijioa nahasteak dakarren kaltea nabarmentzen. Idazle gisa, hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste Darwin eta diseinu inteligentea: kreazionismoa, kristautasuna eta eboluzioa, zeinetan kreazionismoa salatzen duen.
Euskadin egon denean, Espainiak I+G-an "oso diru gutxi" inbertitzen duela adierazi du Ayalak eta, ondorioz, “zientzialariei lana eskaintzeko gai ez dira eta atzerrira joatea besterik ez zaie gelditzen”. Beraz, 20 urtez baino gehiagotan, kasurik onenean ere egin duten “sakrifizio ekonomikoaren” ondoren, beste herrialde batzuk dira jasotzen haien “onurak” jasotzen dituztenak, bere esanetan.