

Emilio J. Cocinero (Fisika eta Kimika saileko irakaslea) Oxfordeko Unibertsitatearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak, (UPV/EHU), , burutu duen ikerketa baten buru izan da. Hala, efektu anomerikoa islatu eta neurtu ahal izan du lehenengo aldiz. Hori izaki bizidunetan azukreen egonkortzerako funtsezkoa da, eta kimika zein biologia bezalako arloetan aplikazio garrantzitsuak izan ditzake. Ikerketaren emaitza Nature argitaratuko da Sensing the anomeric effect in a solvent-free environment izenburupean.
Izaki bizidunak eratzen dituzten molekulak,alegia, biomolekulak, lau familia handitan banatzen dira. proteinak, lipidoak, azido nukleikoak, eta gluzidoak edo azukreak, hots, energia organismoari ematen diotenak. Efektu anomerikoak azukreen kimikan du eragina. Efektu hori 1955ean identifikatu zen, baina bere sorburu fisikoa oraindik ez zegoen oso argi, ezta bere efektuei eta inplikazioei buruzko analisi zehatzik ere.
Bere ikerketan, Cocinero azukreak duen efektu anomerikoaren eragina neurtzeko gai izan da; eta orain arte uste zenaren aurka, exo efektu anomerikoak endo efektua gailentzen du. Emilio J. Cocinerok azaltzen duen bezala, “nahiz eta ziur egon efektu hori existitzen zenik, inor ez da gauza izan hori karakterizatzeko".
Haren esanetan, “emaitzek esaten dutenaren arabera, garrantzitsua izango da efektu anomerikoa berrebaluatzea kimika zein biologia arloetan, azukre gehienetan baitago eta horien proportzioak eraldatzen baititu naturan". Baita argitu dezake ere zergatik organismoak zenbait azukre zehatz hautatzen dituen nahiz eta naturan beste batzuk oparoagoak izan.
Cocineroren ikerketa azukre baten eta peptido baten gainean egin zen, izaki bizidunetan dagoen gluzido-proteina sistemaren eredu gisa; eta laser espektroskopiaren eta analisi konputazionalaren arteko konbinaketaren erabileraren bidez.