


Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Industrialeko Unibertsitate Eskolaren eta Mediku Zientzien Akademiaren arteko Ingeniaritza eta Osasuna deituriko hitzarmenari esker, Bioelektronika Ikasgela sortu dute.
Bere helburu nagusia da ingeniaritza biomedikuntzan dagoen defizita betetzea. Horretarako, bioelektronikan eta horren aplikazioei, biomedikuntzarako instrumentazio-sistemen analisia eta inplementazioei, I+G+b proiektuak garatzeko enpresen eta erakundeekin kolaborazioei buruzko trebakuntza eskainiko du.
Manuel Sánchez Montora Ikasgelaren Zuzendaria da, eta haren esanetan, "bioelektronikak instrumentazioaren ezagutza teknologikoaren parte bat da. Biologia eta osasun eremuarekin zerikusia duen diagnosirako, tratamendurako eta ikerkuntzarako instrumentazio elektronikoa ikertzeko eta garatzeko erabiltzen da". Adituak dioenez, "bioelektronikan egindako aurrerakuntzak direla eta elektrokardiografiarentzat, elektroentzefalografiarentzat, elektrodemografiarentzat, espirometriarentzat edo arnas-sistemaren analisia bezalako eremuentzat onuragarriak dira".
Sánchez Montorak argitu duenez, "prozedura inbasibo edo ez inbasioen bidezko parametroen aniztasun handiago baten determinazioak, transduktoreen miniaturizazioak eta neurrien fidagarritasunak eta zehaztasunak gaixoaren bizi-kalitatean eragin handia du ".
Ikasgelatik esan dutenez, ingeniaritzaren eta medikuntzaren arteko harremana beharrezkoa da, instrumentazio teknologikoko eremuan aurrera egin ahal izateko. Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren presidenteak, Juan Goiriak, gogoratu duen bezala, "bioelektronikak medikuntza, ingeniaritza elektronikoa eta softwarea bezalako eremuak barne hartzen ditu".