

Mertxe de Renobales Scheifler, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gasteizko Farmazia Fakultateko Biologia Molekularreko eta Biokimikako Departamentuko irakasleak irabazi du Asturiasko Printzerriko Batzar Orokorraren-Nazioarteko Bioetika Elkartearen (SIBI) Saria “Elikagai iraunkorragoak: hazi transgenikoak nekazaritza ekologikoan” lanari esker.
Saritutako lan horrek ondorioztatu du nekazaritza ekologikoa ez dela iraunkorra epe luzera errendimendu baxua duelako, eta horregatik, laborantza forma honekin jarraitzen badugu, azalera handiagoa beharko dugula landatzeko elikagaien eskaria gero eta handiagoa delako.
Kontuan hartuz nekazaritza ekologikoak ez duela apenas erabiltzen sintesi kimikoko produktu fitosanitariorik, Mertxe de Renobalesek uste du ez dagoela arrazoi zientifikorik laborantza transgenikoa ez erabiltzeko eta, bide horretatik, produktibitatea handitzeko.
Renobalesek dio laborantza ekologikoak eta transgenikoak elkarrekiko osagarriak direla, zeren eta biek laguntzen baitute sintesiko produktu kimiko gutxiago erabiltzen. Beraz, genetikoki hobetutako haziak inolako arazorik gabe erabil daitezke nekazaritza ekologikoan. Renobalesen lanak Europar Batasunak duen jarrera antitransgenikoan ere sakontzen du, jarrera horrek zerikusi handia izan baitu herrialde askok hazi horiek ez onartzeko hartu duten erabakian.
Hauek dira aurkeztutako lanak baloratu dituzten epaimahaiko kideak: Marcelo Palacios, Gijón-en egoitza duen SIBIko Batzorde Zientifikoko presidentea, Margarita Salas (Espainia), Erwin Deutsch (Alemania) eta Santiago Dexeus (Espainia).
Renobalesi 12.000 euroko saria eman zaio pasa den otsailaren 11an Asturiasko Parlamentuko egoitzan ospatu zen ekitaldi batean.