• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

UPV/EHUren ikerketa baten berri ematen dute ‘Microbiology’ aldizkariaren portadan

Otsailak 22, 2010


Microbiology zientzia aldizkariak 155. alearen portadan jaso ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Kimika Zientzien Fakultateko Kimika Aplikatuko Departamenduak burutu dituen ikerketak. Portadako irudian, onddo baten zelula atzean duela, bere nukleoan proteina duen irudi fluoreszentea ikus dezakegu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Unai Ugalde doktoreak eta Aitor Gartziak burutu dute ikerketa, Oier Etxebeste eta Eduardo A. Espeso doktoreekin batera, Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluarena den Ikerketa Biologikoen Zentrokoak.

Unai Ugaldek zuzentzen duen laborategiaren xedea onddoen (zelula espezializatuak dituzten izaki sinpleenak) bizi-zikloan zehar gertatzen den zelulen garapena ikertzea da. Onddoen azterketa oso garrantzitsua da, haien garapenetik abiatuta landareak edo gizakiak bezalako goi mailako izakietan prozesu baliokideak ezagutu ahal izateko.

Artikuluaren egileek zelulen bizi-zikloko etapetan nukleoen eboluzioa zein den eta haiek nola banatzen diren ikertzen dute eta, kasu honetan, zenbait marmokak dituzten kolore fluoreszentedun proteinak erabili dituzte ikertu nahi zituzten proteinak markatzeko, teknika horri esker, oso erraza baita haiek mikroskopioaren laguntzaz identifikatu eta monitorizatzea.

Oso interesgarria da artikulua, besteak beste, H1 Histona proteina, zelularen mitosi edo zatiketarekin lotuta dagoena, lehenengo aldiz markatzea lortu delako, DNA biltzearen arduraduna, are zehatzago, Aspergillus nidulans izakian. Filamentuz osatuko espezie hori oinarrizko arazo genetikoen inguruan ikertzeko erabili da (DNAren birkonbinazioa, konponketa edo mutazioak), zelulen zikloaren kontrola eta patogenesia, eta beste espezie batzuen metabolismoa, esaterako.