SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

EHUk kalamuaren eta eskizofreniaren arteko erlazioari buruzko jarduera antolatu du

Martxoak 19, 2010

UPV
EHUko Neupsikofarmakologia
taldea

UPV/EHUko Neuropsikofarmakologiako ikerketa taldeak iragan martxoak 18 antolatu zuen, Bilbon, “Kalamua eta eskizofrenia” jardunaldia, Burmuinaren Nazioarteko Astea zela eta. Jardunaldia Cannabinoideen inguruko ikerketako Espainiar Elkartearen laguntzarekin antolatu zen eta drogaren eta gaixotasunaren arteko erlazioa aztertu zen hitzaldi zientifiko-dibulgatiboek iraun zituzten bi egunetan.

Are zehatzago, EHUko Farmakologia Departamentuko eta Buruko Osasun Sareko Ikerketa Biomedikoen Zentroko ikertzailea den Leyre Urigüenek azaldu zituen “Kalamua kontsumitzearen eta eskizofreniaren arteko froga zientifikoak”. Osakidetzako psikiatra den Iñaki Marquezek, aldiz, kalamuaren eta eskizofreniaren inguruan “Esperientzia klinikotik lortutako ikuspuntua" ekarri zuen.

Luis F. Calladok moderatu zuen saioa, EHUko Farmakologia irakaslea, CIBERSAMeko ikertzailea eta Cannabinoideen inguruko Ikerketarako Espainiar Elkartearen Batzorde Zuzendariko eta Toxikomanien Espainiar Elkarteko kidea.

EHUko Neuropsikofarmakologiako ikerketa taldearen lanek hainbat sari jaso dituzte, horien artean, Psikiatria arloan 2008ko Ikertzaile Onenari saria, Psikiatria Biologikoko Espainiar Elkarteak, Psikiatria Biologikoko Espainiar Elkarteak (SEPB) Javier Meana Katedradunari emandakoa. Meanak eskizofreniaren eta depresioaren aurkako tratamendu farmakologikoaren inguruan egin dituen ikerketa lanengatik jaso du saria.

Iragan martxoak 18 Burmuinaren Nazioarteko Astean, European Dana Alliance for the Brain (EDAB), erakundeak neurozientzietako nazioarteko beste hainbat elkarterekin batera martxoan, urtero, antolatzen duen jardunaldia ospatu zen. 27 herrialdetatik etorritako 180 baino aditu gehiagok osatzen dute elkartea; horien artean, 5 Nobel saridun.

Burmuinaren Nazioarteko Astea mundu osoko 65 herrialde baino gehiagotan ospatzen da, eta bideokonferentziak, foru publikoak, erakusketak, laborategietara ateak irekiko jardunaldiak eta ikertzaileak eskoletara hurbiltzea baliatuz, ezagutzera eman nahi du burmuinaren inguruan burutzen ari diren ikerketa zientifikoak.